Proiektuetan oinarritutako ikasketa, ikaslearen ulermena sendotzeko nahitaezko bitartekoa

Aprendizaje basado en proyectos

Proektuetan oinarritutako ikasketa

Azken urteotan, ikastetxe eta ikastola askotan proiektuetan oinarritutako ikasketa ezinbesteko hezkuntza-tresna bilakatu da. Pentsamenduaren kultura edota ikasleari gogoeta eginaraztea da hezkuntza-estrategia hau aurrera eroateko oinarria.. Zelan garatu proiektuak? Bost pausotan azalduko deustsuegu.

Jarraitu irakurtzen

Visible Thinking: euren kabuz pentsatzen dakien ikasleak

VISIBLE THINKING

‘Visible Thinking’; hezkuntza-joera honek ez dau arte izandako hezkuntzagaz zerikusirik izango.

Hezkuntzak ageriko pentsamenduan murgilduz, urrats garrantzitsua emon dau, hau da, ikuspegi honen bidez, ikasleei pentsatzeko trebetasunak emongo jakez. Ikasleek kritikoak eta gogoetatsuak izaten ikasiko dabe, trebe zein adituak izatea lortuz. Begoñazpi Ikastola arrakastaz dabil Harvard Unibertsitateko Project Zero-ko ikerketa-taldean sortutako  Visible Thinking metodoa lantzen.

Jarraitu irakurtzen

Zergaitik, zertarako eta zelan kudeatu emozioak, ikaslearen bizi-botikina

Seguridad, asco, sorpresa, alegría y tristeza: emociones.

Segurtasuna, nazka, mirespena, alaitasuna eta tristura: emozioak

Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak… modu erabakigarrian eragiten deutsen emozio multzoa sorratazten dabe eurengan. Emozio honeek kudeatu ahal izatea, emozioak identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen jatorkon moduan egokitzea funtsezko tresna bilakatu da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Eta horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza dakar: bere buruarekin, bere lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin. 

Jarraitu irakurtzen

Coaching-a hezkuntzan, erabiltzeko arrazoi, jarraibide eta abantailak

Coaching-ak portaera hobetuko dau

Coaching-ak portaera hobetuko dau

Zer ete dago ikasle baten ikasketa, pertsonal edo portaera-arazoen atzean? Oraintsu arte, irakasleek, borondaterik onenaz, mekanika tradizionalak erabiltzen ebezan ikasleen norabidea zuzentzeko. “Gehiago ikasi; ikasteko denbora gehiago atara; zintzo ibili; egin behar dozunari ekin…”. Ikasle eta irakasle arteko norabide bakarreko harreman horretan, agindua zan nagusi.

Jarraitu irakurtzen

Kirola Begoñazpi Ikastolan, Gorputz Hezkuntza baino askoz gehiago

Juvenal latindar poetaren K.o. 100. urte inguruko aipua dan Mens sana in corpore sano aipatzean, kirola egitea gure gazteen garapenean oinarrizko eta ezinbesteko jarduna dala adierazten dogu. Hezkuntzak, hobeto esanda, hezkuntza-sistemak, horregaitik sartu dau gimnastika edo gorputz hezkuntza garapen horretan. Baina eguneroko jardunean daben bizimodu sedentarioari aurre egiteko gure neska-mutilek dabezan ariketa fisikoa egiteko eskola-orduak ez dira nahikoa.

Jarraitu irakurtzen

Munduan, norantz doa hezkuntza?

María Ximena Barrera eta Patricia León

Harvard-eko Unibertsitatean irakasle laguntzaile dabiltzan María Ximena Barrera eta Patricia León Project Zero deritxoneko kideek

Hezkuntza, norantz doa? Galdera hau ez da erraza ezta emon beharreko erantzuna be, batez be munduak ezezagunari aurre egin behar deutsola kontuan hartzen badogu. Halaxe egiaztatu dabe Harvard Unibertsitatean irakasle laguntzaile eta Estatu Batuetako unibertsitate horretako ikasketa prozesuak garatzeko ikerketa-proiektu ugari landu dauzan hezkuntza arloko ikerketa-talde honen, hau da, Project Zeroko kideak diran María Ximena Barrerak eta Patricia Leónek.

Jarraitu irakurtzen

 Ikerketa zientifikoa, bizitzarako hezkuntza

Investigación científica en Begoñazpi Ikastola

Begoñazpi Ikastolako ikasleek Zientzia Azokan proiektuak aurkeztu ebezan

Gizarteak eta lan munduak jakintza tekniko bereziak izateaz gain, inoren laguntza barik pentsatzen daben pertsonak eskatzen daben unetik, hezkuntzak zeresan handia dau. Beraz, ikastetxeek ikasleei, egoerak aztertu, ikertu eta eguneroko bizitzan jakintzak ezartzen irakatsi egin beharko deutsie. Azken baten, euren kabuz pentsatzen.

Begoñazpi Ikastola ezartzen hasi dan hezkuntza-planteamendu honek, beste baliabide batzuekin batera, ikerketa zientifikoaren proiektua sakontzera eroan dau. Ikasleei erronka honek, sormena, erabakitzeko gaitasuna eta lan kooperatiboa bezalako trebetasunak garatzeko aukera emon deutselarik.

Jarraitu irakurtzen

Palenque, Hezkuntza mundura ekarritako alkartasuna

Hermanamiento de Begoñazpi Ikastola con Palenque.

Senidetzearen lehen urratsa Ikastolako zein Palenqueko babesa eban eskola barria eraikitzea izan zan

Hamabost urtetan, Elizbarrutiko Misioen laguntzaz, Begoñazpi Ikastolak Ekuadorreko Palenquen, biztanle gehienak muturreko pobrezian bizi diran inguruan, hezkuntza proiektu bat bultzatu dau. Zeregin edota helburu nagusietako bat, nekazaritza eremuetako familiek seme-alabak eskolara eroatea zan.

Jarraitu irakurtzen

Ateak zabaltzeak Hezkuntzan dauzan abantailak

Puertas abiertas en Begoñazpi Ikastola

Begoñazpi Ikastolako ate irekiak

Hezkuntzan, beste edozein arlotan legez, etenbako hobekuntza egin beharreko lana da. Hobekuntza hau, Begoñazpi Ikastola bezalako ikastetxe baten, zalantza barik, egunero landu eta itsasten diran hezkuntza barrikuntza inguruko hainbat ekintzaren bidez, ikasleei emoten jaken heziketan datza. Baina badago beste hobekuntzarik be, adibidez, familien asetasuna bilatzen dauana, azken baten, eurak be bezeroak dira.

Erronka handi honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak, familien aurrean gardentasunez jokatzeko  aukera paregabea ikusi dau, hau da, zer eta zelan egiten dauan erakustea erabaki dau. Beraz, Ikastola “ateak zabaltzea esperientzia aberasgarria” dalakoan dago. Horren guztiaren ondorioz, hauxe da Euskaliten 400 Klubeko XII. Topaketan Bezeroarenganako Harreta gaiaz Begoñazpi Ikastolak aurkeztu eta irabazi dauan Praktika Onen proiektua.

Jarraitu irakurtzen

Robotika, integrala eta etorkizuna dauan hezkuntza

La robótica, en Begoñazpi Ikastola, desde los 5 años hasta Bachillerato

Begoñazpi Ikastolako robotika gaia,Haur Hezkuntzatik Batxilergora

Robotika, roboten diseinu, taxuketa, eragiketa, egitura-antolaketa, manufaktura eta aplikazioari ekiten deutson teknologiaren adarra da. Honek mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala, kontrol ingenieritza eta fisika arloak uztartzen dauz. Gaur egun, robotikak, zalantza barik, inguratzen gaituan guztiagaz dau zerikusia eta ondorioz, gure etxeko zein laneko  ingurua baldintzatuko dau. Hori dala eta, egungo lan-urteetariko askok be, arlo honegaz lotura dabe.

Baina robotika, hezkuntza mundu honetan harago joango da, ikasleei etorkizuneko lan mundurako prestakuntza ez eze, euren bizitza zein lanekoari aurre egiteko gaitasunak eta trebetasunak be eskainiko deutsez.

Jarraitu irakurtzen