Aucouturier, eskuko telefonoaren garaian, mugimenduan oinarritutako psikomotrizitatea

fotos aucouturier PLAY 1

Begoñazpi Ikastolak, mugimendu askearen eta joko sinbolikoaren bidez, umeen adierazkotasuna lantzen dauan Aucouturier Praktika Psikomotorearen alde egin dau

Psikomotrizitatea, giza-adimenaren jarduera psikikoaren eta mugitzeko gaitasunaren edo gorputzaren funtzio motorraren arteko loturatzat hartuta, azken hamarkadetan ikastetxeetan barra-barra zabaldu dan diziplina da. Dana dala, garai honeetan umeen bizimoduan, eraso digitalak batez be gero eta gehiago diranez, inoiz baino beharrezkoagoa da umeen mugimenduari protagonismoa emon behar jako. Izan be, hainbat lan zientifikok azpimarratu dabenez, umeen garapen fisiko, kognitibo, afektibo eta sozialerako mugimendua ezinbestekoa da.

Jarraitu irakurtzen

Begoñazpi Ikastolan, estimulazinoa, esperimentazinoa eta konfiantza urte bitik aurrera

Los txikis de dos años de Begoñazpi Ikastola acuden seguros y confiados al aula

Los txikis de dos años de Begoñazpi Ikastola acuden seguros y confiados al aula

Begoñazpi Ikastolak, ondorengo hezkuntzarako oinarri izango dauzan ulermena eta garapen emozionala ardatz izanik, urte biko gelan berea dan eredu pedagogiko ezarri dau.

Begoñazpi Ikastolaren eredua dan pentsamenduaren kultura eta garapen emozionala, hezkuntza-ziklo desbardinetara zabaldu da, urte biko umeen geletara be, hots, irakaskuntzako lehen etaparaino be ailegatu da. Hain zuzen be, Begoñazpi Ikastolako txikienak dira 2018-2019 ikasturtean modu suspergarri eta erakargarrian, metodologia barri honetan murgildu diranak.

Jarraitu irakurtzen

Bernard Aucouturier, pedagogo famatua, Begoñazpi Ikastolan, eta gonbidatuta zagozie

El famoso pedagogo Bernard Aucouturier, en Begoñazpi Ikastola,

El famoso pedagogo Bernard Aucouturier, en Begoñazpi Ikastola,

Pedagogo famatua dan Bernard Aucouturier Begoñazpi Ikastolan egongo da bariku honetan, apirilaren 5ean, hitzaldi berezi bat emoteko. Eta Begoñazpi Ikastolako familiak gonbidatua zagozie (izena emon ikastola@begonazpi.net dalakoan). Gogoraru, arratsaldeko 17:15ean.

“Egitearen plazerretik pentsatzearen plazerrera” izena dau hitzaldiak. Gainera,  parte hartuko dau Miguel Ángel D. Sevillano irakasleak. (UPV-EHUko irakaslea eta Bilboko Aucouturier Nazioarteko Eskolako zuzendaria).

Nor da Bernard?

Jarraitu irakurtzen