Begoñazpi Ikastola, xakea ikasgai izateko ahaleginean ainzindari danez, hezkuntza arloari ekarriko deutsozan onurak aprobetxatuz, Ikastolak jokoaren nondik-norakoak ikasketeri ekin deutso. Ikasleek honen lanketa eta ikasketa, 4 urte dabezala hasiko dabe, modu ludikoan hasi be, eta diziplinaren ikasketa Lehen Hezkuntzako 6. mailan amaituko dabe.
Kategoriaren artxiboa: Claves de la innovación
Bernard Aucouturier, pedagogo famatua, Begoñazpi Ikastolan, eta gonbidatuta zagozie
Pedagogo famatua dan Bernard Aucouturier Begoñazpi Ikastolan egongo da bariku honetan, apirilaren 5ean, hitzaldi berezi bat emoteko. Eta Begoñazpi Ikastolako familiak gonbidatua zagozie (izena emon ikastola@begonazpi.net dalakoan). Gogoraru, arratsaldeko 17:15ean.
“Egitearen plazerretik pentsatzearen plazerrera” izena dau hitzaldiak. Gainera, parte hartuko dau Miguel Ángel D. Sevillano irakasleak. (UPV-EHUko irakaslea eta Bilboko Aucouturier Nazioarteko Eskolako zuzendaria).
Nor da Bernard?
Bibolinetik musika-proiektu integralera: Begoñazpi Ikastola musikaz blai
Ikastolako hezkuntza-ereduak adimen musikala eta instrumentu bategaz praktikatzeak dakarzan onurak sartu ditu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.
“Begoñazpi Ikastolan, 4 urteko umeek bibolina jotzen ikasten dabe”. Beharbada, hauxe da Ikastolako hezkuntza-sisteman dagoan jarduera musikalik deigarrienetakoa. Baina errealitate honen atzean askoz be gehiago dago, ikasleen adimen musikalari ahalik eta probetxurik handiena ataratea helburua dauan musika-proiektu integrala. Izan be, horixe da Ikastolak hezkuntza-proiektuaren barruan txertatu dauen Howard Gardnerren teoriak proposatzen dauzan zortzi adimenetako bat.
Begoñazpi Ikastolako proiekturik integralena: pertsonak prestatzea
Zita
Azken urteotan, Begoñazpi Ikastolako hezkuntza-proiektuak barrikuntza eta Harvardeko Unibertsitatearen ‘Ulermenerako Irakaskuntza’ metodologia oinarri izan badauz be, ikasleen garapen zein hazkundea ez dauz alde batera itzi..
Musika-hezkuntza arautua, Ikastola barruan ikaskuntza integralerako jauzia
Musika Kontserbatorioak edota Musika Eskolak irakasten dauan moduan irakatsiko dau Begoñazpi Ikastolak musika-hezkuntza arautua geletan. Musika arloko proiektu hau, biolin ikasketak HH 2. mailan hasi eta DBH 4. mailaraino zabaltzean datza.
Ikastola eta ikastetxeetako hezkuntzan, musika ikasketak garaian garaiko legeak ezarritako curriculumean oinarrituz, musikaren inguruan egindako oinarrizko ibilbide didaktiko batera mugatu izan dira. Historia apur bat, musika-hizkuntzaren hastapena eta asko jota, musika-tresna bat jotzen hastea. Derrigorrezko Hezkuntzari lotutako oinarrizko kontzeptu honeek, musika gehiago landu gura daben ikasleak eskolaz kanpo jorratzera eroango dabezalarik.
Proiektuetan oinarritutako ikasketa, ikaslearen ulermena sendotzeko nahitaezko bitartekoa
Azken urteotan, ikastetxe eta ikastola askotan proiektuetan oinarritutako ikasketa ezinbesteko hezkuntza-tresna bilakatu da. Pentsamenduaren kultura edota ikasleari gogoeta eginaraztea da hezkuntza-estrategia hau aurrera eroateko oinarria.. Zelan garatu proiektuak? Bost pausotan azalduko deustsuegu.
Visible Thinking: euren kabuz pentsatzen dakien ikasleak
Hezkuntzak ageriko pentsamenduan murgilduz, urrats garrantzitsua emon dau, hau da, ikuspegi honen bidez, ikasleei pentsatzeko trebetasunak emongo jakez. Ikasleek kritikoak eta gogoetatsuak izaten ikasiko dabe, trebe zein adituak izatea lortuz. Begoñazpi Ikastola arrakastaz dabil Harvard Unibertsitateko Project Zero-ko ikerketa-taldean sortutako Visible Thinking metodoa lantzen.
Zergaitik, zertarako eta zelan kudeatu emozioak, ikaslearen bizi-botikina
Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak… modu erabakigarrian eragiten deutsen emozio multzoa sorratazten dabe eurengan. Emozio honeek kudeatu ahal izatea, emozioak identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen jatorkon moduan egokitzea funtsezko tresna bilakatu da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Eta horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza dakar: bere buruarekin, bere lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin.
Coaching-a hezkuntzan, erabiltzeko arrazoi, jarraibide eta abantailak
Zer ete dago ikasle baten ikasketa, pertsonal edo portaera-arazoen atzean? Oraintsu arte, irakasleek, borondaterik onenaz, mekanika tradizionalak erabiltzen ebezan ikasleen norabidea zuzentzeko. “Gehiago ikasi; ikasteko denbora gehiago atara; zintzo ibili; egin behar dozunari ekin…”. Ikasle eta irakasle arteko norabide bakarreko harreman horretan, agindua zan nagusi.
Ikerketa zientifikoa, bizitzarako hezkuntza
Gizarteak eta lan munduak jakintza tekniko bereziak izateaz gain, inoren laguntza barik pentsatzen daben pertsonak eskatzen daben unetik, hezkuntzak zeresan handia dau. Beraz, ikastetxeek ikasleei, egoerak aztertu, ikertu eta eguneroko bizitzan jakintzak ezartzen irakatsi egin beharko deutsie. Azken baten, euren kabuz pentsatzen.
Begoñazpi Ikastola ezartzen hasi dan hezkuntza-planteamendu honek, beste baliabide batzuekin batera, ikerketa zientifikoaren proiektua sakontzera eroan dau. Ikasleei erronka honek, sormena, erabakitzeko gaitasuna eta lan kooperatiboa bezalako trebetasunak garatzeko aukera emon deutselarik.