Zergaitik eta zelan kudeatu behar dira emozioak hezkuntzan?

Ikasle batek, azterketa, ikasgai edota bere heziketaren erronkaren aurrean, zer sentitzen dau?  Beldurra? Tristura? Baina adibidez, zergaitik ezin dau lilura, harridura edo jakin-mina izan? Bizitzako edozein arlotan bezala, Emozioak eskolan be emoten dira. Horregaitik dabe, ba, hainbeste garrantzi. Ikaslea oso sentibera izango da, emozioak hartuko dau, bere bizitzan eragina izango dabelarik. Beraz, honeek kudeatzen jakiteak eta kasua danean, alderantzikatzeak, biziki lagunduko deutso ikaslearen heziketari. Azken baten, ikasleen  etorkizunerako.  Azken baten, Ikastolak dauan erronketariko bat, gogoko diran emozioak sustatzea da, desatseginen alde batera itziz.

Egoera honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak erronka garrantzitsua hartu dau:

Jarraitu irakurtzen

Irakasteko beste era bat, baita ebaluatzeko be

Begoñazpi Ikastola, Lehen Hezkuntzan, Harvard Unibertsitateko “Projet Zero” ereduaren azken zertzeladak emoten dago. Eredu honetan, ikasleek gai desbardinetan lantzen dabe ulermen maila. Helburu hau lortzen danean, ohiko azterketen balioa murriztu egiten da. Ikuspegi barri honen ardatza Ikaslea bere ikasketa prozesuaren jabea izatean datza, hau guztia ikaskideen lanarekin be osatzen dalarik. Harago doan ikasketaren paradigma barri honek emaitzak biziki hobetuko dauz, hau da, bai emaitza akademikoak bai helburuak erdiesteko asetasunak izugarrizko hobekuntza izango dau.

Jarraitu irakurtzen