Begoñazpi Ikastolan, estimulazinoa, esperimentazinoa eta konfiantza urte bitik aurrera

Los txikis de dos años de Begoñazpi Ikastola acuden seguros y confiados al aula

Los txikis de dos años de Begoñazpi Ikastola acuden seguros y confiados al aula

Begoñazpi Ikastolak, ondorengo hezkuntzarako oinarri izango dauzan ulermena eta garapen emozionala ardatz izanik, urte biko gelan berea dan eredu pedagogiko ezarri dau.

Begoñazpi Ikastolaren eredua dan pentsamenduaren kultura eta garapen emozionala, hezkuntza-ziklo desbardinetara zabaldu da, urte biko umeen geletara be, hots, irakaskuntzako lehen etaparaino be ailegatu da. Hain zuzen be, Begoñazpi Ikastolako txikienak dira 2018-2019 ikasturtean modu suspergarri eta erakargarrian, metodologia barri honetan murgildu diranak.

Begoñazpi Ikastolak eredu pedagogiko hau, etorri barriakaz be erabiltzea erabagi dau, batez be, txikien zaintzan oinarrituta dagoan eredutik aldendu eta ondorengo mailetan erabiliko diran hezkuntza-ardatzak finkatuko dauzan eredu pedagogikoa ezarriz. Baina zein da honen arrazoia? Era berean, suspergarria bezain erakargarria dan eredua nahi dogu, ikasleek gelara heltzean bizi-poza izan dagien.

Hori dala eta, Begoñazpi Ikastolako pedagogoek lan honi heldu eutsen orain dala urte batzuk. Hauxe da helburua: Begoñazpi Ikastolako urte biko umeek gainontzeko hezkuntza etapetan garatuko dabezan ulermen-proiektuetarantz eta Visible Thinkingerantz hurreratzeko oinarriak finkatzea.

Ikerketa prozesuan hainbat eredu eta ikastetxe aztertu ebezan. Jon Crespo Haur Hezkuntzako arduradun pedagogikoak adierazi dauenez, ikasturte bitan, Begoñazpi Ikastolak gaztetxoenei “batik bat, garapen kognitibo eta emozionala, segurtasuna eta konfiantza, autonomia eta motibazinoa” emoteko metodologia barriaren  ikuspegian eta beharrizanetan sakondu eban.

Emaitza, ikasketa metodologia barria da, Ikastolarena berea dana. Beste eredu batzuetatik,  Konfiantzaren Pedagogia, Reggio Emilia eta Harvard eredua oinarri dauan Begoñazpi Ikastolako Ulermen Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa bezalako ereduetatik onena hartu dauan metodologia da.  Honek, bost ardatz nagusi izango dauz: esperimentazinoa, jolas sinbolikoa, segurtasuna, ikasgelak zabalik nahiz ikusgai dauzanak eta Aucouturier praktika psikomotorra.

1.- ESPERIMENTAZINOA. Eredu honek abiapuntutzat umeakaz landu beharreko helburu edo ulermen-jomuga batzuk hartu dauz (urtaroak eta honeen ezaugarriak, urtaroetako paisajea, zentzumenek zer eta zelan ikasten laguntzen daben…). Eguneko errutinak eginda, umeek–bosnaka–jarritako xedeen esperimentazio sentsoriala eta kognitiboa lantzeko tailerretan txandaka parte hartuko dabe, jomugak asterik aste aldatuz. Hori guztia, horretarako prestatuta dagoan esparruan, ordu batez egingo dabe. “Neguan bagagoz, hotza, euria, kolore zuria eta neguko elikagaiak landuko doguz, besteak beste” argitu dau Crespok.

2.- JOLAS SINBOLIKOA. Bien bitartean, gainontzeko umeek garatzeko, zirkulazino askean, jolas sinbolikoa erabiliko dabe (sukaldetxoak, piezakaz egindako tailerrak, panpinak…). Gainera, jazza, musika klasikoa eta rocka entzun gura dabenerako, entzuteko musika-gailuak izango dabez baita margotzeko arte txokoak, Lego pieza handiak, harea eta argia daben mahaiak, liburuak dabezan lorontziak, txirristak… be.

3.- SEGURTASUNA. EGOKITZEKO ALDIA. Bai lehen orduan, bai gainontzeko orduetan, eredu barriak gurasoei, Ikastola barruan umeakaz egoteko zein jakea eranzten, gauzak ateratzen edota mantala janzten laguntzeko…aukera emongo deutse. Holan, umeak etxean bezala, seguru sentituko dira.

4.- IKASGELAK ZABALIK ETA IKUSGAI. Hezkuntza-eredua, arkitektura barri baten oinarrituko da. Beraz, betiko ikasgelek ez dabe zentzurik izango. Orain, ikasgelak zabalik eta ikusgai izango doguz, umeek esparru berbera partekatuko dabe, nahiz eta ikasle bakoitzaren erreferentea, maisu-andereñoa eta ikasgela izan. Gainera, dana izango da argia eta gardena, kalitatezko materialez –zura- eta akabera bikainez egina. Hezkuntza-eremua oihana bezala apainduta, kolore neutroz, aldi berean lasaitasuna eta poza eraginez.

5.- PSIKOMOTRIZITATEA. Umeek adierazteko, ondo sentitzeko eta pozik egoteko behar daben mugimendua da Begoñazpi Ikastolan Haur Hezkuntzakoek barneratuta daben Aucouturier praktika psikomotorraren abiapuntua. Horregaitik, ba, psikomotrizitatea lantzeko ariketak eginez, askatasun eta autonomia handiagoa lortuko dabe.

Los txikis de dos años de Begoñazpi Ikastola acuden seguros y confiados al aula

Los txikis de dos años de Begoñazpi Ikastola acuden seguros y confiados al aula

Emaitzak

Metodologia honen emaitzak ezin dira hobeak izan, batez be, segurtasunean, garapen kognitiboan eta autonomian. Crespok adierazi deuskunez, urte biko umeen segurtasuna begi-bistakoa da: “Etxean dagozan moduan egotea lortu dogu, egunean zehar aita edo ama ikusten badabe, musua emon ostean, eurenean ibiliko dira”.

Garapen kognitiboa be hobetu egin da, izan be, txikiek, bosnako taldeetan, esperimentatzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera handiagoa izango dabe. Aldi berean, autonomia irabazi dabe. Zirkulazino askeari esker, ez dira beti andereñoaren menpe egongo eta.

Halanda be, beste pauso batzuk emon behar dira. Datorren ikasturtean jolas heuristikoa lantzeko tailerrak egingo dira, helburuen bidez (zabaldu, zarratu, kiribildu, lotu…) sentsazino barriak aztertuko badira be, kantuen, bertsoen… bidez, hizkuntzaren inguruko lanean sakonduko da.

Begoñazpi Ikastolak hezkuntza sendotu eta areagotu egingo dau, urte bigaz hasi eta hezkuntza-ibilbidea amaitu arteko oinarriak koherente edota zentzudunak ez eze, atseginak be izan daitezan.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*