Ikerketa zientifikoa, bizitzarako hezkuntza

Investigación científica en Begoñazpi Ikastola

Begoñazpi Ikastolako ikasleek Zientzia Azokan proiektuak aurkeztu ebezan

Gizarteak eta lan munduak jakintza tekniko bereziak izateaz gain, inoren laguntza barik pentsatzen daben pertsonak eskatzen daben unetik, hezkuntzak zeresan handia dau. Beraz, ikastetxeek ikasleei, egoerak aztertu, ikertu eta eguneroko bizitzan jakintzak ezartzen irakatsi egin beharko deutsie. Azken baten, euren kabuz pentsatzen.

Begoñazpi Ikastola ezartzen hasi dan hezkuntza-planteamendu honek, beste baliabide batzuekin batera, ikerketa zientifikoaren proiektua sakontzera eroan dau. Ikasleei erronka honek, sormena, erabakitzeko gaitasuna eta lan kooperatiboa bezalako trebetasunak garatzeko aukera emon deutselarik.

Jarraitu irakurtzen

Ateak zabaltzeak Hezkuntzan dauzan abantailak

Puertas abiertas en Begoñazpi Ikastola

Begoñazpi Ikastolako ate irekiak

Hezkuntzan, beste edozein arlotan legez, etenbako hobekuntza egin beharreko lana da. Hobekuntza hau, Begoñazpi Ikastola bezalako ikastetxe baten, zalantza barik, egunero landu eta itsasten diran hezkuntza barrikuntza inguruko hainbat ekintzaren bidez, ikasleei emoten jaken heziketan datza. Baina badago beste hobekuntzarik be, adibidez, familien asetasuna bilatzen dauana, azken baten, eurak be bezeroak dira.

Erronka handi honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak, familien aurrean gardentasunez jokatzeko  aukera paregabea ikusi dau, hau da, zer eta zelan egiten dauan erakustea erabaki dau. Beraz, Ikastola “ateak zabaltzea esperientzia aberasgarria” dalakoan dago. Horren guztiaren ondorioz, hauxe da Euskaliten 400 Klubeko XII. Topaketan Bezeroarenganako Harreta gaiaz Begoñazpi Ikastolak aurkeztu eta irabazi dauan Praktika Onen proiektua.

Jarraitu irakurtzen

Robotika, integrala eta etorkizuna dauan hezkuntza

La robótica, en Begoñazpi Ikastola, desde los 5 años hasta Bachillerato

Begoñazpi Ikastolako robotika gaia,Haur Hezkuntzatik Batxilergora

Robotika, roboten diseinu, taxuketa, eragiketa, egitura-antolaketa, manufaktura eta aplikazioari ekiten deutson teknologiaren adarra da. Honek mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala, kontrol ingenieritza eta fisika arloak uztartzen dauz. Gaur egun, robotikak, zalantza barik, inguratzen gaituan guztiagaz dau zerikusia eta ondorioz, gure etxeko zein laneko  ingurua baldintzatuko dau. Hori dala eta, egungo lan-urteetariko askok be, arlo honegaz lotura dabe.

Baina robotika, hezkuntza mundu honetan harago joango da, ikasleei etorkizuneko lan mundurako prestakuntza ez eze, euren bizitza zein lanekoari aurre egiteko gaitasunak eta trebetasunak be eskainiko deutsez.

Jarraitu irakurtzen