Azken urteotan, Begoñazpi Ikastolako hezkuntza-proiektuak barrikuntza eta Harvardeko Unibertsitatearen ‘Ulermenerako Irakaskuntza’ metodologia oinarri izan badauz be, ikasleen garapen zein hazkundea ez dauz alde batera itzi..
Etiketaren artxiboa: proyectos educativos
Coaching-a hezkuntzan, erabiltzeko arrazoi, jarraibide eta abantailak
Zer ete dago ikasle baten ikasketa, pertsonal edo portaera-arazoen atzean? Oraintsu arte, irakasleek, borondaterik onenaz, mekanika tradizionalak erabiltzen ebezan ikasleen norabidea zuzentzeko. “Gehiago ikasi; ikasteko denbora gehiago atara; zintzo ibili; egin behar dozunari ekin…”. Ikasle eta irakasle arteko norabide bakarreko harreman horretan, agindua zan nagusi.
Ikerketa zientifikoa, bizitzarako hezkuntza
Gizarteak eta lan munduak jakintza tekniko bereziak izateaz gain, inoren laguntza barik pentsatzen daben pertsonak eskatzen daben unetik, hezkuntzak zeresan handia dau. Beraz, ikastetxeek ikasleei, egoerak aztertu, ikertu eta eguneroko bizitzan jakintzak ezartzen irakatsi egin beharko deutsie. Azken baten, euren kabuz pentsatzen.
Begoñazpi Ikastola ezartzen hasi dan hezkuntza-planteamendu honek, beste baliabide batzuekin batera, ikerketa zientifikoaren proiektua sakontzera eroan dau. Ikasleei erronka honek, sormena, erabakitzeko gaitasuna eta lan kooperatiboa bezalako trebetasunak garatzeko aukera emon deutselarik.
Ateak zabaltzeak Hezkuntzan dauzan abantailak
Hezkuntzan, beste edozein arlotan legez, etenbako hobekuntza egin beharreko lana da. Hobekuntza hau, Begoñazpi Ikastola bezalako ikastetxe baten, zalantza barik, egunero landu eta itsasten diran hezkuntza barrikuntza inguruko hainbat ekintzaren bidez, ikasleei emoten jaken heziketan datza. Baina badago beste hobekuntzarik be, adibidez, familien asetasuna bilatzen dauana, azken baten, eurak be bezeroak dira.
Erronka handi honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak, familien aurrean gardentasunez jokatzeko aukera paregabea ikusi dau, hau da, zer eta zelan egiten dauan erakustea erabaki dau. Beraz, Ikastola “ateak zabaltzea esperientzia aberasgarria” dalakoan dago. Horren guztiaren ondorioz, hauxe da Euskaliten 400 Klubeko XII. Topaketan Bezeroarenganako Harreta gaiaz Begoñazpi Ikastolak aurkeztu eta irabazi dauan Praktika Onen proiektua.
Robotika, integrala eta etorkizuna dauan hezkuntza
Robotika, roboten diseinu, taxuketa, eragiketa, egitura-antolaketa, manufaktura eta aplikazioari ekiten deutson teknologiaren adarra da. Honek mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala, kontrol ingenieritza eta fisika arloak uztartzen dauz. Gaur egun, robotikak, zalantza barik, inguratzen gaituan guztiagaz dau zerikusia eta ondorioz, gure etxeko zein laneko ingurua baldintzatuko dau. Hori dala eta, egungo lan-urteetariko askok be, arlo honegaz lotura dabe.
Baina robotika, hezkuntza mundu honetan harago joango da, ikasleei etorkizuneko lan mundurako prestakuntza ez eze, euren bizitza zein lanekoari aurre egiteko gaitasunak eta trebetasunak be eskainiko deutsez.
Barrikuntzaren kultura; paperetik gelara
Zita
Proiektu barritzaile eta Kultura barritzailearen artean alde handia dago. Are gehiago arloa hezkuntza barritzailea danean. Lehenengoa uneko proiektua baino ez da, barrikuntza soilik. Bigarrena, ordea, eguneroko eta etenbako ibilbidea be bada. Ikasleengana heltzeko irakasleen lanarekiko inplikazioagaz gain, erakundearen P&Eak be oinarri izango dauz. Hortik ikasleen emaitzetara helduz, hau da, hezkuntzak barrikuntzan dauan leitmotiv .Hauxe nabarmendu gura dogu Begoñazpi Ikastolan. Ba dira hamar urte, Ikastolak bere plan estrategikoaren ardatz, hezkuntza barrikuntza hartu dauana.