Zergaitik, zertarako eta zelan kudeatu emozioak, ikaslearen bizi-botikina

Seguridad, asco, sorpresa, alegría y tristeza: emociones.

Segurtasuna, nazka, mirespena, alaitasuna eta tristura: emozioak

Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak… modu erabakigarrian eragiten deutsen emozio multzoa sorratazten dabe eurengan. Emozio honeek kudeatu ahal izatea, emozioak identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen jatorkon moduan egokitzea funtsezko tresna bilakatu da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Eta horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza dakar: bere buruarekin, bere lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin. 

Jarraitu irakurtzen

Ateak zabaltzeak Hezkuntzan dauzan abantailak

Puertas abiertas en Begoñazpi Ikastola

Begoñazpi Ikastolako ate irekiak

Hezkuntzan, beste edozein arlotan legez, etenbako hobekuntza egin beharreko lana da. Hobekuntza hau, Begoñazpi Ikastola bezalako ikastetxe baten, zalantza barik, egunero landu eta itsasten diran hezkuntza barrikuntza inguruko hainbat ekintzaren bidez, ikasleei emoten jaken heziketan datza. Baina badago beste hobekuntzarik be, adibidez, familien asetasuna bilatzen dauana, azken baten, eurak be bezeroak dira.

Erronka handi honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak, familien aurrean gardentasunez jokatzeko  aukera paregabea ikusi dau, hau da, zer eta zelan egiten dauan erakustea erabaki dau. Beraz, Ikastola “ateak zabaltzea esperientzia aberasgarria” dalakoan dago. Horren guztiaren ondorioz, hauxe da Euskaliten 400 Klubeko XII. Topaketan Bezeroarenganako Harreta gaiaz Begoñazpi Ikastolak aurkeztu eta irabazi dauan Praktika Onen proiektua.

Jarraitu irakurtzen

‘Musicals’, Haur Hezkuntzan ingelesa irakatsi eta indartzeko era barritzailea dogu

¿Cómo hacer frente a los primeros conocimientos de inglés?

Ikastetxeetan eztabaida sortu izan eta sortzen jarraitzen dauan gaia da ingeles ikasgaiaren indartze-neurrien kontua

Ikastetxeetan eztabaida sortu izan eta sortzen jarraitzen dauan gaia da ingeles ikasgaiaren indartze-neurrien kontua. Batez be, Haur Hezkuntzan izaten da hausnarketa hau, ikasleek hizkuntza honen lehen jakintzak ikasten hasten diranean. Begoñazpi Ikastolan orain dala urte batzuk hasi ginan gai honen inguruan hitz eta lan egiten, hain zuzen be, Haur Hezkuntzako ikasleen ikaskuntzan indartzea bideratuz. Hau dala eta,ikasleei erarik naturalean irakatsiko deutsegu hizkuntza txikitatik, goiko mailetara heltzean oinarrizkoak diran hizkuntza baliabideak baino gehiago jakin dagien. Azken baten, hizkuntza gaitasunak edota emaitzak hobetzea dogu helburu.

Zalantzarik gabe izan genduan galderarik eta konplexuena hauxe izan zan: Urte bi eta bost bitarteko ikasleen ingeles maila zelan hobetu. Hau dala eta, 2012/2013 ikasturtean Ikastolak proiektu barri bati ekin eutson. Egun, ikasleek hizkuntzaren ulermen, ikasteko motibazio, hitz egiteko ziurtasun eta hitz jariotasunean hobera egin dabela baieztatu daikegu.

Jarraitu irakurtzen

Irakasteko beste era bat, baita ebaluatzeko be

Begoñazpi Ikastola, Lehen Hezkuntzan, Harvard Unibertsitateko “Projet Zero” ereduaren azken zertzeladak emoten dago. Eredu honetan, ikasleek gai desbardinetan lantzen dabe ulermen maila. Helburu hau lortzen danean, ohiko azterketen balioa murriztu egiten da. Ikuspegi barri honen ardatza Ikaslea bere ikasketa prozesuaren jabea izatean datza, hau guztia ikaskideen lanarekin be osatzen dalarik. Harago doan ikasketaren paradigma barri honek emaitzak biziki hobetuko dauz, hau da, bai emaitza akademikoak bai helburuak erdiesteko asetasunak izugarrizko hobekuntza izango dau.

Jarraitu irakurtzen

Laguntza gehien behar daben ikasleei eskainitako zazpi gako

Erronka

Ikasle guztiak ez dira bardinak. Badagoz matematika ulertzeko gaitasuna dabenak,  hizkuntzak ikasteko edota adierazteko erraztasuna dabenaK. Era berean, ikasketa-prozesuaren aurrean jarrera egokia eta desegokia dabenak doguz, baita bestelako arazoak (dislexia, hiperaktibitatea, diskalkulia) agertzen dabezanak be. Ikasle beste kasu edo adibide dogu.

Aurreko guztia jakinik, zer da ikastetxe batek egin behar dauana? Zein neurri hartuko dau? Legeak ikasle guztientzat irakastordu-kopuru bera ezartzen dau. Familien esku geratuko dan eskolaz kanpoko ordutegian seme-alabek ikasketak finkatu zein areagotzeko klase partikularrak jasoko dabez.

2.- Barne-konponbidea.

Begoñazpi Ikastolak, arazoari Ikastolan bertan aurre egitea erabaki dau, hau da,

Jarraitu irakurtzen

Gazte Role Model Saria, ikasleentzat eredu den ikurra

‘Gazte Role Model Saria’ Bilboko Begoñazpi Ikastolak urtero lana eta solidaritatea aintzat hartzen dituen sariak dira. Zazpigarren edizio honetan, sarituak Mercedes de Miguel moda diseinatzailea eta Txomin Bereciartua,  apaiza, Novia Salcedo Fundazioaren sortzailea ea ohorezko presidentea izango dira. Bilboko Ikastola honetako sariok estatu eta euskal hezkuntza eremuan eredu dira, batez ere, gure artean hobetzeko grina eta solidaritatea bezalako baloreak geletara eraman eta erakusteagatik.

Jarraitu irakurtzen