Bibolinetik musika-proiektu integralera: Begoñazpi Ikastola musikaz blai

montaje con youtube

Ikastolako hezkuntza-ereduak adimen musikala eta instrumentu bategaz praktikatzeak dakarzan onurak sartu ditu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.

“Begoñazpi Ikastolan, 4 urteko umeek bibolina jotzen ikasten dabe”. Beharbada, hauxe da Ikastolako hezkuntza-sisteman dagoan jarduera musikalik deigarrienetakoa. Baina errealitate honen atzean askoz be gehiago dago, ikasleen adimen musikalari ahalik eta probetxurik handiena ataratea helburua dauan musika-proiektu integrala. Izan be, horixe da Ikastolak hezkuntza-proiektuaren barruan txertatu dauen Howard Gardnerren teoriak proposatzen dauzan zortzi adimenetako bat.

Musika-irakaskuntza nabarmen da Bilboko ikastola honetan. Eskola-curriculumean zehaztutako alderdietatik harantzago, Begoñazpi Ikastolak Haur Hezkuntzatik (3 urte) Bigarren Hezkuntzako 3. mailaraino (14 urte) joango dan musika-hezkuntza plana txertatu dau, beti be  helburua, ikasleek musika jotea eta interpretatzea izanik. Horregaitik,ba, maila bakoitzean, ikasle guztiek joko dabe musika-tresnaren bat.

Jarduera honen onurak kontuan hartuta, Ikastolak beste bide batzuk bilatu ditu ikasketa goiztiarra, motibazinoa eta adierazkortasuna sustatzeko. Egun, araututako musika-hezkuntza Ikastolako curriculumean izango dauan eredu honen bidez, ikasleek ikasketak musika-oinarri sendoz amaitu ahal izango dabe, horrek dakarren guztiaz gain, ikasteko gaitasuna hobetuz eta adimen logiko matematikoa areagotuz, besteak beste.

Bibolinaren ideiarekin hasiko da guztia Haur Hezkuntzan. Zalantza barik, klasikoa bezain modernoa dan musika-tresna honek musika-ikaskuntza sustatuko dau, bai musika osotasunean sentidu eta ulertzeko belarria lantzen, bai sortzen eta interpretatzen laguntzen daualako.

Biolinaren ikaskuntzaren inguruan 4 eta 5 urteko geletan sortzen dan isiltasun eta kontzentrazino giroak ezin hobeto frogatzen dau tresna honen arrakasta hezkuntza-sistemaren barruan.

Biolinaren ikaskuntzaren inguruan 4 eta 5 urteko geletan sortzen dan isiltasun eta kontzentrazino giroak ezin hobeto frogatzen dau tresna honen arrakasta hezkuntza-sistemaren barruan. Neska-mutilei izugarri gustatzen jake. Musika-irakaskuntzaren barruan, veste ikaskuntza-sistemetan hain ahaztuta dagoan motibazinoa adin horretan oinarri-oinarrizkoa da. Haurrek, seiko taldeetan, gorputz-jarrera, hari bakoitzaren soinua, arkua hartzeko modua… ikasteari ekingo deutse harik eta kantu errazen lehenengo notak ikasi arte. Bost urte dabezala, bibolina ikasten jarraituko dabe, horrek oroimena, antolakuntza eta plangintza hobetzen, emozinoak prozesatzen eta joera oldakorrei eusten lagunduko deutse.

Izan be, horreexek dira Vermonteko Unibertsidadeko Psikiatria saileko irakaslea dan James Hudziak doktoreak ikerketa batean (2014) nabarmendu ebazan onuretako batzuk. Ikerketa horretan, erresonantzia magnetikoak aztertu ebazan, ikasleen garun-azaletan alterazino kognitiborik egoan egiaztatzeko. Emaitzen arabera, Hudziakek ideia bakar batean laburbildu eban egindako ikerketa: “Arazo psikologiak dauzan haurrari, bibolina jotzeak pastilla pilo batek baino gehiago  lagunduko deutso”.

Ondorioen artean, Estatu Batuetako unibertsitatearen ikerketak argi itzi eban musika-tresnaren bat joteak antsietatea eta estresa murriztu, sistema immunologikoa indartu eta  pertsonen arteko lankidetza eta lotura afektiboak bultzatzen laguntzen dauala.

Hori guztia kontuan hartuta, Begoñazpi Ikastolak “musen artearen” (musika, grezieratik: μουσική [τέχνη] – mousikē [téchnē], «musen artea») aldeko asmo handiko apustua egitea erabagi eban. Lehen Hezkuntza 1. mailan (3 urte) izango dabe neska-mutilek musikagaz  lehen hartu-emona,  hainbat musika-tresnaren barri jasz, perkusinoagaz esperimentatuz, soinuak sortuz, erritmoa eroanez edota koreografien bidez gorputz-adierazpena landuz. Azken batean, musikak zer esan nahi dauan barneratu eta ikasiko dabe.

Musika-ikaskuntzak, eta batez be muika-tesna joteak edo kantatzeak, prozesu kognitiboa garuneko hemisferio bietan garatzea ahalbidetzen dau, eskuinekoan alde artistiko eta emozionala eta eskerrekoan alde matematiko eta arrazionalari jagokana. Holan, musikak ezkerreko eta eskuineko hemisferioetako gaitasunen arteko oreka dinamikoa lortzen lagunduko dau.

Musika-ikaskuntzak, eta batez be muika-tesna joteak edo kantatzeak, prozesu kognitiboa garuneko hemisferio bietan garatzea ahalbidetzen dau, eskuinekoan alde artistiko eta emozionala eta eskerrekoan alde matematiko eta arrazionalari jagokana. Holan, musikak ezkerreko eta eskuineko hemisferioetako gaitasunen arteko oreka dinamikoa lortzen lagunduko dau. Ikasleen garapen psikiko eta emozionala sustatzen dauan bitartean, ideiak, ikasketak eta oro har oroimena antolatzen be lagunduko dau. Ongizate eta zoriontasun mailak musikaren onurak areagotuko ditu, entzutean –ikasketa-giroa lortzeko, eraginkorrra – nahiz musika-tresna jotean.

Lehen Hezkuntzan be holantxe egiaztatu da. Hemen, Begoñazpiko musika-proiektuak erronka barriak ditu. Abestiek, joko erritmikoek, pianoak, hizkuntza musikalak… ikasleei urrunago joan eta, gura izanez gero, Lehen Hezkuntza 3. mailatik aurrera araututako musika-ikasketak egitea ahalbidetuko deutsen prestakuntza-programako atalak izango dira.

Horren guztiorren adibide ona dogu pianoagaz egindako praktikea. Holan, Lehen Hezkuntza 1. mailako haurrak, binaka, musika-tresnagaz hartu-emona izaten hasi eta melodia laburren bidez, intonazino, erritmo eta kantu ariketak egiteaz gain, oinarrizko partituren laguntzaz hizkuntza musikala ezagutzen be hasiko dira.

Begoñazpi Ikastolak oinarri hau izanik, datorren ikasturtetik aurrera, hezkuntza tradizionala goitik behera irauliko dauan musika-ikaskuntzarako plan barri bat sartuko dau. Lehen Hezkuntza 3. mailan, 8 urtegaz, eta eurek gura izanez gero, Musika Eskolan legez, araututako musika-hezkuntzan murgiltzeko erea izango dabe. Hemen, Ikastolak eskaintza bikoiztu egingo dau, ikasle batzuk ikaskuntza ‘ofizialera’ joan daitezan, eta gainontzekoek Lehen Hezkuntza barruko ohiko musika-eskoletan jarraitu dagien.

‘Kontserbatoriokoaren moduko’ hezkuntza arautu honek hizkuntza musikalean sakontzeko modua emongo deutse neska-mutilei, eskola-ordutegian musikari eskaintzen jakozan orduetan. Musika-hezkuntza arautuak zehatzen dauan moduan, musika-tresna joteko hezkuntza ez-formaleko eskola-orduak erabiliko dabez, hau da, eguerdiko eskolaz kanpokoak.

Bien bitartean, ohiko jardunean, orain arte legez, hizkuntza musikal, kultura musikal edo musika-tresnagaz eten bako hartu-emona izango dabe. Gaur egun, musika-jardunerako flauta eztia aukeratu bada be, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek Ikastoln jorratzen dan Ulermen Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza ereduaren araberako proiektu zabalagoetan lan egingo dabe. Hortaz, musika-jardunagaz batera dogun helburuetako bat, ulermena izango da.

Bigarren Hezkuntzan, musikari buruzko teoriaz kultura musikala, talde proiektuak eta ikerketa handitzeaz gain, aldi berean interpretatu eta abesteko aukerea emoten dauan gitarra sartuko da.  Adin honeetan, gitarra eta kantuaren bidez,  ikasleek endorfinak eta estresa askatuko dabe, aldi berean, autoestimua be hobetuz.

Horri guztiari etapa guztietan, dantza, koreografia, musika-saioak eta ikasleek osatzen dabezan musika-taldeak gehitu behar jakoz. Ondorioz, praktikak bere zentzua eta garrantzia hartuko dau.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Erantzun bat “Bibolinetik musika-proiektu integralera: Begoñazpi Ikastola musikaz blai” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*