Ikerketa zientifikoa, bizitzarako hezkuntza

Investigación científica en Begoñazpi Ikastola

Begoñazpi Ikastolako ikasleek Zientzia Azokan proiektuak aurkeztu ebezan

Gizarteak eta lan munduak jakintza tekniko bereziak izateaz gain, inoren laguntza barik pentsatzen daben pertsonak eskatzen daben unetik, hezkuntzak zeresan handia dau. Beraz, ikastetxeek ikasleei, egoerak aztertu, ikertu eta eguneroko bizitzan jakintzak ezartzen irakatsi egin beharko deutsie. Azken baten, euren kabuz pentsatzen.

Begoñazpi Ikastola ezartzen hasi dan hezkuntza-planteamendu honek, beste baliabide batzuekin batera, ikerketa zientifikoaren proiektua sakontzera eroan dau. Ikasleei erronka honek, sormena, erabakitzeko gaitasuna eta lan kooperatiboa bezalako trebetasunak garatzeko aukera emon deutselarik.

Zer da Ikerketa Zientifikoa?

Ikasleei sortu ahal jaken arazo bati urteera erreala bilatzean datzan prozesua da. Hau da, ikasleak beste jakintza batzuk jaso eta zientifikoak diran arazoak konpondu zein zalantzei erantzuna emon beharko deutso. Begoñazpi Ikastolan prozesu hau DBH eta Batxilergoan ezarri da. Ikasturte eta maila bakoitzean, ikasleek metodo zientifikoaren bidez, benetako arazoei aurre egiteko zein konpontzeko planteamendu edo proiektua garatuko dabe. Begoñazpi Ikastolako DBH eta Batxilergoko ikasketa burua dan Merkat Bernaolak hauxe diño: “Oso garrantzitsua da arazoak benetakoak eta hurrekoak izatea, ikasleek eurek emondako urtenbideak balioa daula ikusi behar dabe”.

Ikasleek metodo zientifikoaren bidez, benetako arazoei aurre egiteko zein konpontzeko planteamendu edo proiektua garatuko dabe

Baina ikerketa zientifikoak bere prozesua dau. Hasierak, hipotesiak eta enuntziatuak, informazioa bilatzea, adituekin harremanetan jartzea, landa-lana egitea… ekarriko dau. Horrek, ondorioak aurkeztea eta proiektua aurrera ataratzea lortuko daualarik. Batxilergoan proiektu bakoitzak lantzen dauan ikasgai zehatz batzuekin izango dau lotura: Historia-ekonomia, biologia-kimika edo fisika-marrazketa teknikoa.

Hona hemen adibide batzuk. Ikasturte honetan, Batxilergoko ikasle talde batek hurrengo arazoa azaldu euskun: Ikastolan energia aurreztu daiteke? Ordezko metodorik egon daiteke? Energiaren Euskal Erakundeagaz (EEE) harremanetan jarri ondoren, ikasleek hauxe mahaigaineratu eben: “Ikastolako teilatuan jarri daitekezan eguzki-xaflen bidez lortu daiteke Ikastolako korronte elektrikoa merkeagoa izatea?”.

La investigación científica en Begoñazpi Ikastola

Eguzki-xaflak Begoñazpi Ikastolan. Ikasleek modeloa jorratu eben.

Horretarako ikasleek fisika eta marrazketa ikasgaietan landu eta ikasitakoa martxan jarri eben. Teilatuaren eta eguzki-xaflen neurriak, eguzki-orduak eta plakok jartzeko beharrezko inklinazioa aztertu eta jorratu eben.

Ondoren, EEEagaz zuzenean egindako lanean, merkatu-azterketa eta plakak jartzeak zenbat balioko eban be ikertu eben. Guztira, zazpi hileko lana, analisiak, aldizkako lana eta epaimahai baten aurrean aurkeztu behar eben ikerketa zientifikoari amaiera emoteko ahalegina.

Adibide bat baino ez da baina argi eta garbi adierazten deusku landuriko arazoak urtenbidea dauana. Hau dala eta, Begoñazpi Ikastolako zuzendaritza taldea, ikasleek egindako azterketan oinarrituriko eguzki-xaflak jartzeko aukera aztertzen ari da.

 Pentsaera dibergentea

Pentsaera dibergentea ezartzen da. Ikasleek urtenbide ugari izan daikean arazo bati aurre egin beharko deutse. Bernaolak hauxe diño: “Horregaitik, ba, ikerketa zientifikoak sormen lan handia dau baita lan kooperatiboa, enpatia, erabakiak hartzeko gaitasuna…be”.

Adibide gehiago be badau. Esaterako, EHUko Kimika sailaren babesa izan dauan eta hain gogorra dan kimika bako, ekologikoagoak diran ongarri kimikoak sortzeko metodoa aurkitu dauan taldea.

Adibideen artean, Bigarren Mundu Gerran izan zan harremana dogu, hau da, erromantizismoa eta alemaniar herriaren umilazio sentimendua eta nazismoaren goraldia. Edo DBHko talde batek zahar-egoitzetan edo haurtzaindegietan uholdeak egotekotan suhiltzaileen etorrera arintzeko sorturiko APPa, eskuko telefonoaren aplikazio hau Massachusetts Unibertsitatearen laguntzaz azkeneraino eroan eben, sofwarea sortzeraino.

Lan munduak egoerak aztertu, ikertu eta erabakiak hartzeko gai diran langileak behar dauz

Eguneroko bizitzari aurre egiteko hezkuntza da. Lehenengo eta behin, Bolonia Planari helduz, unibertsitateak horretara garoazalako, holan lan egitera. Bestalde, lan munduak egoerak aztertu, ikertu eta erabakiak hartzeko gai diran langileak behar dauzalako. Gainera, ikerketa zientifikoak ikasturteko edukiei baino gehiagori ekingo deutso. Ikasleek mundua hurrago izango dabe, egunero zer gertatzen dan jakingo dabe.

Aurrekoaz gain, ikerketa zientifikoak DBHn baina batez be Batxilergoan, ikasleei unibertsitate ikasketak aukeratzeko orduan zer ikasi hautatzen lagunduko deutse. Hezkuntza baliabide honen etekin eta lorpenez jabetzeak, ikasleei adorea emongo deutse, eta hau konturatzen ez badagara be, beste arloak bezain garrantzitsua da.

 

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>