Barrikuntzaren kultura; paperetik gelara

Proiektu barritzaile eta Kultura barritzailearen artean alde handia dago. Are gehiago arloa hezkuntza barritzailea danean. Lehenengoa uneko proiektua baino ez da, barrikuntza soilik. Bigarrena, ordea, eguneroko eta etenbako ibilbidea be bada. Ikasleengana heltzeko irakasleen lanarekiko inplikazioagaz gain, erakundearen P&Eak be oinarri izango dauz. Hortik ikasleen emaitzetara helduz, hau da, hezkuntzak barrikuntzan dauan leitmotiv .Hauxe nabarmendu gura dogu  Begoñazpi Ikastolan. Ba dira hamar urte, Ikastolak bere plan estrategikoaren ardatz,  hezkuntza barrikuntza hartu dauana.

Begoñazpi Ikastolak hezkuntza barrikuntzan tabletak txertatu dauz.

Begoñazpi Ikastolak hezkuntza barrikuntzan tabletak txertatu dauz.

Barrikuntzaren kultura etenbako prozesua da, irakasleen geletara heltzeko inplikazioan oinarrituz

Baina zer da barritzea? Zertan datza? Zelan egiten da? Eta, garrantzitsuena, zertarako barritzen dogu? Barrinkuntza blog honen bidez zein  Begoñazpi Ikastolak dauzan hainbat proiekturen bidez, galdera honeei erantzuten ahaleginduko gara.

Baina Barrikuntza, zertarako? Horra hor gakoa.

Barritzeko orduan, hau ez da bururatzen jakun galdera bakarra, beste batzuk be etortzen jakuz. Adibidez, Ze ikasle mota nahi dogu? Etorkizunean zelango pertsonak  behar doguz? Galderok dira hezkuntza barritzeko planaren haziak.

Begoñazpi Ikastolako zuzendaria dan Nerea Begoñak erantzuten deutso galdera honi: “Gai diran ikasleak nahi doguz; bitzitzak ekarriko deutsezan erronkei aurre egiteko gai diranak. Adibidez, jasotzen daben informazioa kudeatu, iragazi, bilatu, aztertu eta berenagatzeko gai izango diranak. Horreexek dira gaur egun gure ikasleek behar dabezan gaitasunak”.

Gai diran ikasleak behar doguz. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai diranak

Baina teoria honen azpian kasu zehatzak dagoz. Horregaitik, Begoñazpi Ikastolak nahi dauan ikasleak etorkizuneko eta dogun gizarteak eskatuko dauazan gaitasunak izan behar dauz. Beraz, jende aurrean hitz egin, proiektuak kudeatu, aurkeztu nahiz defendatzen jakin beharko dau, hau guztia trebetasun sozial eta emozioak adierazteko oreka mantenduz. Jakina, bere lan-bizitzari aurre egiteko,  tekniko, emozio eta teknologiko-gaitasun egokiak izan beharko dauz. Hau da, hezkuntzan, barrikuntzaren helburuetariko bat  emaitza akademiko hobeak eskuratzeaz gain, ikasle eta familien gogobetzea be lortu gura dogu, gizarte solidarioagoa osotu nahian. “Ezin deutsegu XXI.mendeko  ikasleei  XX. mendeko hezkuntza eskaini”. “Egun, ezagutzak eurak, aldakorrak diranez, bigarren mailan egongo dira; “guk, ezagutzak gizartearen zerbitzura jarriko dabezan ikasleak gura doguz” azaldu dau Bilboko  Ikastolako zuzendariak.

Robotika, Barrikuntza prozesuaren osagaia danez, Begoñazpi Ikastolan etapa guztietara hedatu da.

Robotika, Barrikuntza prozesuaren osagaia danez, Begoñazpi Ikastolan etapa guztietara hedatu da.

Zelan gauzatzen da barrikuntza?

Helburuak, hots, “Zertarako barriztu” mahaigaineraturik, Ikastolak “zelan” egingo dauan zehaztuko dau. Horretarako, ezinbestekoa eta garrantzitsua da gaiak zein aurrerakuntza jasotzen dauan,zein ikerketa egin dan jakitea. Adibidez, Begoñazpi Ikastolak alkarlanean jarduten dau Harvardeko Unibertsitateagaz, ikertzaile eta adituak diran David Perkinsen eta Robert Swartzen ikerketak hurbiletik jarraituz. Horrez gain, Dalton International Erakundeagaz be lan egiten dau, Howard Gardnerren adimen anizkoitzen inguruan lan egiten dau, Johnson & Johnson anaien lan kooperatiboa bultzatuz. Hau guztia kontuan izanda, Begoñazpi Ikastolako ehun irakasle baino gehiagok osatzen dauan taldeak, ikasleen adimenera egokitutako ikaste-metodoak erabiliko dauz, horretarako hainbat proiektu martxan jarriz. Honeek, ikerketa, ulermen, hizkuntza zein teknologikoak izan daitekezalarik.

Begoñazpi, Ikastola digitala da. Horren proba ugari dogu: Bigarren Hezkuntzan, ikasgaiak Moodle kudeaketako plataforman esekitzen dabez. Lehen eta Haur Hezkuntzan tabletak erabiltzen dabez. Robotika ikasgaia etapa guztietara hedatu da. Geletan Ulermenerako irakaskuntza”ri ekiten jako. Ikasleek ideiak sortzeko jardunaldietan parte hartzen dabe. Ikasleek, hainbat ikasgaitan alkarri laguntzen deutse. Hainbat dira hizkuntzak sustatzeko programak. Solidaritatea be landu eta praktikara eroaten da. Zera nabarmendu gura dogu: prozesu hau, geldiezina da. “Barrikuntza” Begoñazpi Ikastolan kultura bihurtu da.

Begoñazpi Ikastolan ikasle nagusiak gazteagoen irakasle dira. Barrikuntza kulturaren barne dago.

Begoñazpi Ikastolan ikasle nagusiak gazteagoen irakasle dira. Barrikuntza kulturaren barne dago.

Emaitzak ezinbestekoak

Ikasleek hezkuntza ekintzaile eta parte hartzaile hau gogoz hartzen dabe. Batetik, euren ikasketen arduradun diralako, bestetik emaitzak (akademikoak eta pertsonalak) egunez egun hobetu diralako. Nahiz eta dana ezin zenbakiz neurtu, emaitzak dira barrikuntzaren muina. “Egitearren egiteak ez dau ezertarako balio; guztia neurtu behar da” azaldu dau Nerea Begoñak. Emaitzak, PISA ebaluazioak, Selektibitateko emaitzak… datu objetiboak dira. Honeei, neurketa objetiboa egiteko beste item batzuk gehitu behar jakez, familien euren eta ikasleen goi mailako ikasketak egiteko gogobetetzea, honeek emaitza ukiezinak izango dira. Hau guztia Ikastolako P&E barruan aginte-koadro integralean dago azalduta.  Begoñazpi Ikastolak barrikuntzaren  kultura geletan dau ardatz, teoria gelan txertatuz eta emaitza onak lortuz.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*