Robotika, integrala eta etorkizuna dauan hezkuntza

La robótica, en Begoñazpi Ikastola, desde los 5 años hasta Bachillerato

Begoñazpi Ikastolako robotika gaia,Haur Hezkuntzatik Batxilergora

Robotika, roboten diseinu, taxuketa, eragiketa, egitura-antolaketa, manufaktura eta aplikazioari ekiten deutson teknologiaren adarra da. Honek mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala, kontrol ingenieritza eta fisika arloak uztartzen dauz. Gaur egun, robotikak, zalantza barik, inguratzen gaituan guztiagaz dau zerikusia eta ondorioz, gure etxeko zein laneko  ingurua baldintzatuko dau. Hori dala eta, egungo lan-urteetariko askok be, arlo honegaz lotura dabe.

Baina robotika, hezkuntza mundu honetan harago joango da, ikasleei etorkizuneko lan mundurako prestakuntza ez eze, euren bizitza zein lanekoari aurre egiteko gaitasunak eta trebetasunak be eskainiko deutsez.

Hauxe izan da Begoñazpi Ikastolak robotikaren alde egiteko orduan eginiko apostua. Ikasturte honetatik aurrera, arlo hau eskola-curriculumaren osagaia da, etapa guztietan landuz, hau da, HHko bost urteko geletatik Batxilergoko geletara helduz, jakina, urterik urte erronka handitzen joango dala nabarmenduz. Hasierako taxuketa eta mugimenduetatik, apurka-apurka, gero eta gatxago eta konplexuagoak diran aginduen programaziora jo da. Aipatu behar dogu, azken mailetan diziplina honek, ingenieritza ikasleei irakasten jakezan jakintzak be itsatsi dauzala.

Ikasturte honetatik aurrera, arlo hau eskola-curriculumaren osagaia da, etapa guztietan landuz, hau da, HHko bost urteko geletatik Batxilergoko geletara helduz

El alumno se plantea cuestiones, discrepa, y busca así, alternativas y posibilidades creativas y diferentes para la resolución de los problemas

Ikasleak bere buruari galderak egingo deutsoz, iritzi desbardinak izanez eta jasoz.

Zergatik irakatsi robotika hain txikitan?

Baina, zergaitik irakatsi robotika hain txikitan eta osotasunez? Begoñazpi Ikastolaren Hezkuntza ereduak ulermenean (Harvardeko Unibertsitatean sortutako ereduagaz bat eginik) eta Howard Gardnerren adimen anizkoitzetan oinarritutako hainbat zutabe ditu. Azken baten, ikasleei jakintzak irakasteko eta bizitzarako prestatzeko Hezkuntza barriztatzeko eredua da. Ikasleak hausnartu eta bere garapenerako beharrezkoak izango dauzan jakintzak barneratuko dauz.

Hain zuzen be, robotikaren irakaskuntzak, adimen anizkoitzetan, pentsaera dibergentean eta lan kooperatiboan sakontzeaz gain, sormena garatuko dau. Hau guztia, ahalegina eskatuko badeutso be, ikaslearentzat entretenigarria izanez.

Robotikak adimen anizkoitzetan, pentsaera dibergentean eta lan kooperatiboan sakontzeaz gain, sormena garatuko dau

Eskola-eremuan, pentsaera dibergentea ez da sarritan emoten. Hau lantzen badogu, ikasleak bere buruari galderak egingo deutsoz, iritzi desbardinak izanez eta jasoz. Beraz, gaztazkak konpontzeko beste aukera edota sormen-lan batzuk bilatuko dauz.

Lan kooperatiboak, ikasleak kideakaz lan egiten eta danen artean robotikak sortu daikezan arazoei urtenbideak aurkitzen bultzatzen ditu. Partaide guztien lana izango da.

Era berean, horrek guztiak hainbat adimen indartuko dauz, besteak beste, logiko matematikoa, ikusmen-espaziala edota pertsona artekoa.

Honegaitik guztiagaitik, robotika apostu bat baino gehiago da, Begoñazpi Ikastolaren Hezkuntza barriztatzeko ereduan errealitatea da.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*