Ateak zabaltzeak Hezkuntzan dauzan abantailak

Puertas abiertas en Begoñazpi Ikastola

Begoñazpi Ikastolako ate irekiak

Hezkuntzan, beste edozein arlotan legez, etenbako hobekuntza egin beharreko lana da. Hobekuntza hau, Begoñazpi Ikastola bezalako ikastetxe baten, zalantza barik, egunero landu eta itsasten diran hezkuntza barrikuntza inguruko hainbat ekintzaren bidez, ikasleei emoten jaken heziketan datza. Baina badago beste hobekuntzarik be, adibidez, familien asetasuna bilatzen dauana, azken baten, eurak be bezeroak dira.

Erronka handi honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak, familien aurrean gardentasunez jokatzeko  aukera paregabea ikusi dau, hau da, zer eta zelan egiten dauan erakustea erabaki dau. Beraz, Ikastola “ateak zabaltzea esperientzia aberasgarria” dalakoan dago. Horren guztiaren ondorioz, hauxe da Euskaliten 400 Klubeko XII. Topaketan Bezeroarenganako Harreta gaiaz Begoñazpi Ikastolak aurkeztu eta irabazi dauan Praktika Onen proiektua.

Presentación en Euskalit (vídeo)

Aurkezpena Euskaliten (bideoa)

Baina, zergaitik zabaldu Ikastolako ateak eta bertan egiten doguna erakutsi? Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketa burua dan Nerea Bilbaok bost ideia nagusitan laburtu deusku: “Egiten dogun lanean sinisten dogulako; bezeroak erakartzeko modurik onena dala uste dogulako, familien partehartzea hobetu nahi dogulako, gardentasuna bilatzen dogulako, hau da, familek gure lana zuzenean izatea gura dogulako eta gurasoek seme-alaben egunerokotasunaren barri izateko jakin-mina dabelako.

“Egiten dogun lanean sinisten dogu; bezeroak erakartzeko modurik onena dala uste dogu, familien partehartzea hobetu nahi dogu, gardentasuna bilatzen dogu”

Zer erakutsi?

Begoñazpi Ikastolak familiei Ikastola eta emoten dauan heziketa erakusteko hiru eremu lantzen dauz: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ateak Zabaltzeko Egunak (gurasoak geletan sartzen diran egunak); Jantokiko Ateak Zabaltzeko Egunak;Ikasleak protagonista diran Legoñazpi Day eta Zientzia Azoka Eguna. Jardunaldi honeetan guztietan, familiek seme-alaben heziketa zuzenean eta hur-hurretik ikusteko aukera izaten dabe, prozesu eta edukien barri jasoz.

Puertas Abiertas en el comedor de Begoñazpi Ikastola

Ate irekiak Begoñazpi Ikastolako jantokian

Emaitzak

Ikastolako Ateak Zabaltzean jasotzen doguzan emaitzak onak izaten dira. Gurasoek hezkuntza zein jantokiko zerbitzuaz daben iritzia ona izaten da, era berean, itxaropenak egokitzea be ahalbideratzen deutselarik. Bestalde, irakasleei buruzko iritzia be aldatu egiten da, honeen lana aintzat hartuz, hurbiltasuna eta enpatia sortzen dalarik. Emaitza estrategikoei jagokenez, gurasoen parte hartzea lortzen da, gardentasuna be hobetuz.

Ikastolako esperientzia bizi ondoren eta datuetan oinarrituta, 0-10 eskalan, familen asetasuna 9 puntutik gora agertzen da. Gurasoen iradokizunetan era honetako esaldiak agertzen dira: “Eskerrik asko ekintza honeek antolatzeagaitik. Gure seme-alaben lorpenen atzean lan ikaragarria dagoala konturatu gara. Zenbat eta zein gustura lan egiten daben! Ikasteko grina agertzen dabe! Ikastolak dauan antolaketa eta funtzionamendua bertatik bertara ikustea aberasgarria izan da. Eskerrik asko guztiagaitik! Sarritan eskertzen deuskue Ikastola erakusteko egiten dan ahalegina.

“Eskerrik asko ekintza honeek antolatzeagaitik. Gure seme-alaben lorpenen atzean lan ikaragarria dagoala konturatu gara. Zenbat eta zein gustura lan egiten daben!

Beraz, Ikastolako ateak zabaltzea, Hezkuntzaren irudia erakusteko aukera paregabea da. Ateak zabaltzeak, Ikastolak familiakaz dauan hartuemona sendotu eta bezeroaren leialtasuna lortuko dau. Era berean, bezeroak zerbitzua zuzenean ezagutzeko aukera ezin hobea izango dau. Azken baten, danok urtengo dogu irabazten, hau da, Ikastolak, bezeroak eta erakundeko pertsonok.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>