Laguntza gehien behar daben ikasleei eskainitako zazpi gako

Erronka

Ikasle guztiak ez dira bardinak. Badagoz matematika ulertzeko gaitasuna dabenak,  hizkuntzak ikasteko edota adierazteko erraztasuna dabenaK. Era berean, ikasketa-prozesuaren aurrean jarrera egokia eta desegokia dabenak doguz, baita bestelako arazoak (dislexia, hiperaktibitatea, diskalkulia) agertzen dabezanak be. Ikasle beste kasu edo adibide dogu.

Aurreko guztia jakinik, zer da ikastetxe batek egin behar dauana? Zein neurri hartuko dau? Legeak ikasle guztientzat irakastordu-kopuru bera ezartzen dau. Familien esku geratuko dan eskolaz kanpoko ordutegian seme-alabek ikasketak finkatu zein areagotzeko klase partikularrak jasoko dabez.

2.- Barne-konponbidea.

Begoñazpi Ikastolak, arazoari Ikastolan bertan aurre egitea erabaki dau, hau da,

Para remar a una, hay alumnos que necesitan del apoyo de sus compañeros y profesores

emaitzak hobetu behar dabezan ikasleei laguntza eta tresnak emongo jakez. DBH-Batxilergoko Ikasketa burua dan Merkat Bernaolak hauxe esan deusku: ”Ikasle eta sendiekin dogun konpromisoa da, familiak bere kontura lan egin gura badau, ederto. Ez deutsogu berak konpondu beharreko arazoa dala esango, laguntza Ikastolan jasoko dauala baino”.

Baina zelan lagundu? Begoñazpi Ikastolak urtenbide bi bilatu dauz, alde batetik ikaslea txarto dabilen ikasgaietan ikasketa indartzea eta beste alde batetik ikasleei ikasten irakastea. Hau guztia hainbat proiektu garatuz.

3– Ikasketetan indartze neurriak

Bost urte dira Ikastolak Anitz izeneko programa sortu ebala. Programa honek ikasle bakoitzaren beharrizanak kontuan hartuz aniztasuna landuko dau, emozio, jarrera zein ikasketa emaitzak hobetzea lortuz.

Programa honen lehen urratsa hauxe da: zein ikaslek, zein ikasgaitan eta zein motatako laguntza behar dauan jakitea. Prozesuak zehaztuko dauzan aparteko irakastordu batzuetan, ikasleak Ikastolan bertan betiko irakasleak gidaturik, klase partikularrak jasoko dauz. Jakina, familia jakitun egongo da hasiera-hasieratik, guztiaren barri izanez.

Horixe dogu Nire Ordua proiektua, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleen ikasketak indartzen dauzan proiektua. Bigarren Hezkuntzan astean hirutan, astelehen,eguazten eta barikuetan, irakastordu bat gehiago dago, ikasleak txarren doan ikasgaia jorratu ahal izateko. Hau dala eta, Bigarren Hezkuntzako ordutegiak 30 ordu barik, 33 izango dauz. Batxilergoan indartze saioak bi diranez, astean 34 irakastordu izango dira.

 Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan irakasleek erabakiko dabe ikasleak zein ikasgaian jasoko dauan laguntza. Bigarren zikloan, aldiz, ikaslearen eta irakaslearen artean ebatziko da. Batxilergoan ikasle bakoitzak erabakiko dau zein ikasgaitan behar dauan laguntza.

 4.- Tresnak

Arlo akademikoak, batez be, laguntza praktikoa jasoko dau. Begoñazpi Ikastolak, ikasleei, lan egiteko metodo bat garatzeko beharrezko tresnak eskaintzen deutsiez, ikasten ikasi dagien eredu bat emoten deutse. Astean behin ikasle honeek ulermen eta ikasteko teknikak, zein pentsamenduaren errutina eta antolatzaile grafikoak lantzeko tailerretara joango dira. Bernaolak hauxe adierazi deusku: “Sarritan, Ikasle batek pentsatzen eta ikasten dakiela jakintzat emoten dogu baina ikasteko irakatsi egin behar deutsogu.

Dakigunez, ikasketei aurre egiteko orduan, ikasle bakoitzak, neurri desbardinean garatzen dauz gaitasunak. Batzuek oroimen bisual handia dabe, beste batzuek entzutezkoa, beste batzuek znahiago dabe informazioa erabiltzea… Azken baten, gutariko bakoitzak errazen egiten jakon eran sailkatu behar dau informazioa.

El refuerzo educativo en Begoñazpi también implica al alumnado

El refuerzo educativo en Begoñazpi también implica al alumnado

5.- Ikasleen inplikazioa

Begoñazpi ikastolako indartze neurrietan, ikasleek be parte hartzen dabe. Emaitzarik onena lortzen dabenak, ikaskideen laguntzaile izango dira. Era horretan sortuko da Anitz programaren  bigarren atala dan “Gidari” proiektua.

Proiektu honen bidez, ikasleak, laguntzailea zein lagundua, astean bitan batuko dira astia dabenean indartu beharreko ikasgaia lantzeko. Emaitza onak dabezan ikasleek, aurretiaz eta ikaskideen familiaren laguntzaz, konpromisoa hartuko dabe, horren truke Begoñazpi Ikastola osatzen daben hezkuntza komunitate guztiaren aintzat hartzea jasoko dabelarik. Laguntza jasotzen dauan ikasleak, laguntzailea ikaskidea dauala eta ordu libreetan laguntzen deutsola ohartuta, bere burua ahalegindu beharrean ikusiko dau.

6.- Emaitzak

Begoñazpi Ikastolak dauzan barrikuntza prozesu guztiak garatu ondoren, hobekuntza eta emaitzak oso garrantzitsuak diralakoan gagoz. Garapen prozesua martxan jarri genduanetik, orain dala bost urte, ikasleek emaitza akademikoak hobetu egin dabez. Adibidez, bigarren deialdiko azterketa egin behar daben ikasleen kopurua nabarmen jaitsi da baita errepikatzaile kopurua be. Dana dala, emaitzez gain, eskolako giroa zein ikaslearen jarrera be hobetu egin da, ikasleak arazoari aurre egingo deutso eta. Bestalde, sendiak be Ikastolak egindako ahaleginaz ohartu eta lan eskertzen deusku.

7.- Materiala

Beharrizan haundiena daben ikasleei laguntza eskaintzeak material berezia prestatzea eskatuko deusku, hau da, ikaskeko nahiz adierazteko zailtasuna dabenentzat ez ezik,  askotan arazo zehatza (dislexia, diskalkulia…) dabenei erantzuna emon behar jakenentzat be izango da. Ikasle honeei laguntzeko eta bakoitzari egokitutako materiala eskaintzeko, irakasleek barne plataforma digitala dabe.

Helen Parkhurst (1886 – 1973), es la creadora del Plan Dalton.

Helen Parkhurst (1886 – 1973) es la creadora del Plan Dalton.

Dalton proiektutik erantzun integralera

Europako hainbat ikastetxe (Holanda, Eslovenia, Polonia, Txekia) Dalton sareko partaide dira. Honeek, (1886-1973) Dalton Planaren sortzailea izan zan. Helen Parkhurstek ikasleei laguntzeko ezarritako irizpideetan oinarrituta dagoz. Banakako laguntzan oinarrituriko plan honi Begoñazpi Ikastolak urtenbide integrala emon gura izan deutso, ikasle eta irakasle guztiak inplikatuz. Emaitzak nabariak dira. Dalton sareko zenbait kastetxe be etorri jakuz Ikastolan ezarritako planaren barri izan eta zelan garatzen dogun ikustera, ontzat hartu dabe, jakina.

.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

3 erantzun “Laguntza gehien behar daben ikasleei eskainitako zazpi gako” bidalketan

  1. Muy, muy interesante. Da gusto ver cómo se implica esta Ikastola en la educación de todos sus alumnos.

  2. Buenas tardes;
    Mi cuñada me ha enviado un enlace de vuestra página porque tiene a sus hijos estudiando en la Ikastola y he leido vuestro plan educativo para ayudar a alumnos que lo necesitan. Soy miembro del AMPA del colegio Esclavas SC-Fátima y me ha parecido muy interesante vuesto proyecto y su implantación.
    Me gustaría que en nuestro colegio se tomasen iniciativas de esta naturaleza con estudiantes de secundaria y bachiller que tienen dificultades de aprendizaje por multiples razones. El ratio de fracaso en este colegio es bastante bajo pero hay casos de fracaso escolar de chavales que podrían tener exito y que se quedan por el camino. Creo que vuestros métodos son un buen sistema que permite obtener de los alumnos lo mejor de ellos mismos. Enhorabuena!!! continuad por ese camino. Hemos descubierto que no solo tenemos una inteligencia y que son multiples. Debemos aprender a potenciarlas para que el rendimiento y la autoestima de nuestros hijos sean optimos.

    Flor Simón Pellanne

    • Muchísimas gracias por tu comentario y reflexiones Flor. Cualquier sugerencia, además, será bien recibida.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*