Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak… modu erabakigarrian eragiten deutsen emozio multzoa sorratazten dabe eurengan. Emozio honeek kudeatu ahal izatea, emozioak identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen jatorkon moduan egokitzea funtsezko tresna bilakatu da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Eta horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza dakar: bere buruarekin, bere lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin.
Kategoriaren artxiboa: innovación educativa
Kirola Begoñazpi Ikastolan, Gorputz Hezkuntza baino askoz gehiago
Juvenal latindar poetaren K.o. 100. urte inguruko aipua dan Mens sana in corpore sano aipatzean, kirola egitea gure gazteen garapenean oinarrizko eta ezinbesteko jarduna dala adierazten dogu. Hezkuntzak, hobeto esanda, hezkuntza-sistemak, horregaitik sartu dau gimnastika edo gorputz hezkuntza garapen horretan. Baina eguneroko jardunean daben bizimodu sedentarioari aurre egiteko gure neska-mutilek dabezan ariketa fisikoa egiteko eskola-orduak ez dira nahikoa.
Munduan, norantz doa hezkuntza?
Hezkuntza, norantz doa? Galdera hau ez da erraza ezta emon beharreko erantzuna be, batez be munduak ezezagunari aurre egin behar deutsola kontuan hartzen badogu. Halaxe egiaztatu dabe Harvard Unibertsitatean irakasle laguntzaile eta Estatu Batuetako unibertsitate horretako ikasketa prozesuak garatzeko ikerketa-proiektu ugari landu dauzan hezkuntza arloko ikerketa-talde honen, hau da, Project Zeroko kideak diran María Ximena Barrerak eta Patricia Leónek.
Robotika, integrala eta etorkizuna dauan hezkuntza
Robotika, roboten diseinu, taxuketa, eragiketa, egitura-antolaketa, manufaktura eta aplikazioari ekiten deutson teknologiaren adarra da. Honek mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala, kontrol ingenieritza eta fisika arloak uztartzen dauz. Gaur egun, robotikak, zalantza barik, inguratzen gaituan guztiagaz dau zerikusia eta ondorioz, gure etxeko zein laneko ingurua baldintzatuko dau. Hori dala eta, egungo lan-urteetariko askok be, arlo honegaz lotura dabe.
Baina robotika, hezkuntza mundu honetan harago joango da, ikasleei etorkizuneko lan mundurako prestakuntza ez eze, euren bizitza zein lanekoari aurre egiteko gaitasunak eta trebetasunak be eskainiko deutsez.