Palenque, Hezkuntza mundura ekarritako alkartasuna

Hermanamiento de Begoñazpi Ikastola con Palenque.

Senidetzearen lehen urratsa Ikastolako zein Palenqueko babesa eban eskola barria eraikitzea izan zan

Hamabost urtetan, Elizbarrutiko Misioen laguntzaz, Begoñazpi Ikastolak Ekuadorreko Palenquen, biztanle gehienak muturreko pobrezian bizi diran inguruan, hezkuntza proiektu bat bultzatu dau. Zeregin edota helburu nagusietako bat, nekazaritza eremuetako familiek seme-alabak eskolara eroatea zan.

Bilboko Elizbarrutiaren eskutik Begoñazpi Ikastolak proiektua garatu eban herrira, Palenquera, behin baino gehiagotan joan dan Anuska Bilbao irakasleak diñoanez, nekazaritza eremuetan batez be, etxez etxe joan eta familiei seme-alabak eskolara eroan behar ebezala buruan sartzea zan zeregin nagusia, hau da, gurasoei, hezkuntzaren garrantziaz ohartaraztea.

Ez zan lan erraza. Biztanle gehienak txiroak diran udalerri honetan, hezkuntzak etorkizunik ez dauanez, ez da hain garrantzitsua. Hauxe adierazten deusku irakasleak: “Zertarako ikasi, gazteen etorkizuna arrozaren ekoizpena bada?”

Palenque, Ekuadorreko Los Ríos probintziako udalerria –kantoia- da. Bertan, Bizkaiko Enkarterrietako azaleraren antzekoa dan landa ingurunean, gitxi gorabehera 20.000 biztanle bizi dira, gehienak txiroak. Biztanleen %92 txirotasunean bizi da eta %66,4 –3 palenquetarretatik 2- miseria gorrian. Eguneko euro bat edo gitxiago dabe.

Biztanleen %92 txirotasunean bizi da eta %66,4 –3 palenquetarretatik 2- miseria gorrian. Eguneko euro bat edo gitxiago dabe

Txirotasun egoera honek, jakina, maila guztietako arazoak ekartzen dauz, elikaduran, osasunean, etxebizitzan, lanean eta hezkuntzan. Begoñazpi Ikastolak, Elizbarrutiko Misioakaz batera, orain dala 15 urte, inguru honetan hezkuntza hobetzeko ereindako haziari gaur egun arte iraun dauan kultura, pedagogi eta ekonomia proiektua gehitu behar jako. Begoñazpi Ikastolak lan egin dauan bai Fatima Eskola dan eskola nagusia, bai Palenquen dagozan hamaika bat landa-eskola, Ekuadorreko Estatuaren menpe dagoz egun. Horregaitik emon deutso Ikastolak proiektuari amaiera. Aurreko guztiaren barri emon eta azaltzeko, Ikastolan ikasturte honetan, hainbat hitzaldi eta ekintza jorratu eta azalduko doguz.

Senidetzearen lehen urratsa Ikastolako zein Palenqueko babesa eban eskola barria eraikitzea izan zan. Baina apurka-apurka nekazaritza inguruetara heltzeko beharra ikusi genduan, bertako mutikoen bizitza arroz-soroetara eta neskatoen bizitza etxeko zereginetara ez mugatzeko. Bilbaok hauxe diño: “Pixkanaka-pixkanaka hezkuntza oinarrizkoa dala ikusarazi geuntsen”

Dana dala, itzelezleko zailtasunak izan genduzan, batez be, landa-eskoletarako irakasleak aurkitzeko. “Sarritan irakurten eta idazten nekez ekian eskola guztirako irakasle bakarra bazan be, ikasleei aurrera egiten laguntzen eutsen” diño Bilbao irakasleak, behin baino gehiagotan hautsez betetako bideak motorrez egin ebazanak.

“Poco a poco fuimos compartiendo la idea de que la educación era fundamental en Palenque

“Pixkanaka-pixkanaka hezkuntza oinarrizkoa dala ikusarazi geuntsen”

Bilboko Elizbarrutiak, Elizbarrutiko Misioen bidez, XX. mendeko 50. hamarkaditik ibili da lanean bertan. 2000. urtearen inguruan, hezkuntza ardatz izanik, Begoñazpi Ikastolari Palenquegaz senidetzeko aukera etorri jakon. Proiektua lau arlotan garatu zan: kultura, ekonomia, pedagogia eta zuzeneko harrema.

 Hezkuntza ardatz izanik, Begoñazpi Ikastolari Palenquegaz senidetzeko aukera etorri jakon. Proiektua lau arlotan garatu zan: kultura, ekonomia, pedagogia eta zuzeneko harrema

Ikastolak beti izan dau harreman zuzena Palenquegaz, ardatz, aspalditik bertan dagoan Benjamín Respaldiza abadea izan dogularik. Senidetzea bardinen arteko harreman sendoan oinarritu izan da, horregaitik trukatu izan doguz bizimodu eta kulturaren gaineko lanak. Aipatu behar dogu Ikastola eta Palenqueko ikasleek gutunez zein internetez izan dabela harremana. Horrez gain, Begoñazpiko hainbat irakasle be, udan batez be, Palenquera joan izan dira alkarlan pedagogikoan sakontzeko.

Ikastolako familia eta gurasoen laguntza ekonomikoak Palenqueko hezkuntza bultzatzeko balio izan dau. Begoñazpi Ikastolak antolatzen izan dauzan kanpainen bidez, hezkuntzaren zati bat ordaintzeko dirua lortzen izan dau; adibidez, barritze-lanen bat, hornikuntza-zerbitzu, irakasle batzuen soldata, ikasleentzako bekak…

Orain, Ekuadorreko Gobernuak eskolak publiko egin ostean, Palenque proiektuak izateko arrazoia galdu dau. Hala ere, Begoñazpik erne dauan hazia erein eban. Urte honeetan guztietan, Ekuadorreko inguru honetako ikasleen hezkuntzak hobera egin dau nabarmen. Etorkizunak be bai.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*