Zergaitik eta zelan kudeatu behar dira emozioak hezkuntzan?

Ikasle batek, azterketa, ikasgai edota bere heziketaren erronkaren aurrean, zer sentitzen dau?  Beldurra? Tristura? Baina adibidez, zergaitik ezin dau lilura, harridura edo jakin-mina izan? Bizitzako edozein arlotan bezala, Emozioak eskolan be emoten dira. Horregaitik dabe, ba, hainbeste garrantzi. Ikaslea oso sentibera izango da, emozioak hartuko dau, bere bizitzan eragina izango dabelarik. Beraz, honeek kudeatzen jakiteak eta kasua danean, alderantzikatzeak, biziki lagunduko deutso ikaslearen heziketari. Azken baten, ikasleen  etorkizunerako.  Azken baten, Ikastolak dauan erronketariko bat, gogoko diran emozioak sustatzea da, desatseginen alde batera itziz.

Egoera honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak erronka garrantzitsua hartu dau:

Desde hace unos años, la ikastola bilbaína ha introducido la gestión de las emociones

Badira urte batzuk Ikastolak Hezkuntza Proiektu barritzailaren oinarri emozioen kudeaketa dauna.

Badira urte batzuk Ikastolak, Hezkuntza Proiektu barritzailearen oinarri emozioen kudeaketa dauana. Dana dala, hil batzuetatik hona harago joan nahi izan dau eta Roberto Aguado psikologo klinikoak  sortu eta garatutako “Vinculación Emocional Consciente- VEC” deritzon filosofia barri honen ildotik hasi da  lanean.

Emozioak landu egin daitekez. Emozioak kudeatzea gure eguneroko bizitzarako ezinbesteko  tresna izango dala.

Aguadoren iritziz, emozioak landu egin daitekez. Horretarako ikasleak, irakasleak eta familiakaz lan egin behar da. Beraz,aurreko hiru horreek dira, Emozioen Hezkuntza lantzeko, Begoñazpi Ikastolak, hartu dauzan zutabeak. Zenbait Lan saiotan, Roberto Aguadok, erakutsi gura dau, emozioak kudeatzea “ gure eguneroko bizitzarako ezinbesteko  tresna izango dala”.

El psicólogo clínico Roberto Aguado, creador de una nueva metodología, denominada Vinculación Emocional Consciente.

Vinculación Emocional Consciente metodologia sortzailea dan Roberto Aguado psikologo klinikoa

Zelan kontrolatu eta kudeatu emozioak?

1.- Arrazoian oinarrituta, kontziente izan behar dogu eta emozioak identifikatu. Honeexek dira  ezagutzen diran zazpi oinarrizko emozioak : amorrua, beldurra, tristura, errua, haserrea, harridura eta poztasuna. Psikologoak hauxe diño: “ Harridura emozio konposatzat hartzen badogu eta poztasuna emozio atsegintzat,  besteak desatseginak diran emoziotzat joko dira” Aguadok emozio atseginen artean beste hiru gehietzen dauz: jakingura, harridura eta ziurtasuna.

Aguadok emozio atseginen artean beste hiru gehietzen dauz: jakingura, harridura eta ziurtasuna

2.- Emozioan oinarriturik, emozioz aldatzen saiatu: urrats hau  kognizioa edo emozioaren arrazoia ez dalako zertan jarri emon daiteke. Aguadoren ustez,emozioak arrazoinamendutik aldaraztea ez da erraza izango, pentsatu ahal izateko emozioa biziegia da eta. Holan, adimen emozionalak kasuan kasu  egokiena dan emozioa aukeratuko leuke. Hauxe da Aguadok diñoana: “Ez dago emozio txarrik, egoerarako egokiak ez diran emozioak baino. Honeek  desegokipenak sortarazten dabez . Hori dala eta, emozio horreek aldatu beharra dago”.

“Ez dago emozio txarrik, egoerarako egokiak ez diran emozioak baino. Honeek  desegokipenak sortarazten dabez . Hori dala eta, emozio horreek aldatu beharra dago”

3.- Hunkitzen ikasi; gure bizitzan emozioek daben zeregina identifikatu. Aguadok zera proposatzen dau: gure bizitzaren etapa desbardinetan, emoziorik garrantzitsuena, gugan eraginik handiena izan dauan pertsona eta egoerarik garrantzitsuena gogoratu behar dogu.

Roberto Aguadoren hitzaldia, Ikastolako gurasoen aurrean

Roberto Aguadoren hitzaldia, Ikastolako gurasoen aurrean

Pauso honeek, emozioen kudeaketa desegokia alderantzikatzea ahalbidetzen dabe. Roberto Aguado psikologoak diñoanez, desegokitasun honeek, depresioa (tristura), antsietatea (beldurra) edo izakera bortitz batetik (amorrua edo higuina) sortutako gizarte arazoak sortarazi ahal dabez. Roberto Aguadoren ustez, arazo psikosomatikoetan, azala edota sabelean eragina dabenak, emozioen errepresioan zerikusi  handia izan ahal dabe. Emozioak kudeatzen ikasteko, Aguadok eta bere taldeak “e-Trainer” deritxon dohako aplikazio informatiko bat garatu dabe. Honek, emozioen egoerarik garrantzitsuenak aztertuko dauz, testuingurura egokitzen ez dan emozio batetik konstruktiboagoa dan beste batera igarotzeko gakoak emongo dauzalarik.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*