La ikastola bilbaína implanta un inédito programa de alimentación saludable, basado en planes del Gobierno vasco y el Ministerio de Sanidad y Consumo, con menús más elaborados y sin renunciar a recetas que agraden al alumnado
Aucouturier, eskuko telefonoaren garaian, mugimenduan oinarritutako psikomotrizitatea
Begoñazpi Ikastolak, mugimendu askearen eta joko sinbolikoaren bidez, umeen adierazkotasuna lantzen dauan Aucouturier Praktika Psikomotorearen alde egin dau
Psikomotrizitatea, giza-adimenaren jarduera psikikoaren eta mugitzeko gaitasunaren edo gorputzaren funtzio motorraren arteko loturatzat hartuta, azken hamarkadetan ikastetxeetan barra-barra zabaldu dan diziplina da. Dana dala, garai honeetan umeen bizimoduan, eraso digitalak batez be gero eta gehiago diranez, inoiz baino beharrezkoagoa da umeen mugimenduari protagonismoa emon behar jako. Izan be, hainbat lan zientifikok azpimarratu dabenez, umeen garapen fisiko, kognitibo, afektibo eta sozialerako mugimendua ezinbestekoa da.
Begoñazpi Ikastolan, estimulazinoa, esperimentazinoa eta konfiantza urte bitik aurrera
Begoñazpi Ikastolak, ondorengo hezkuntzarako oinarri izango dauzan ulermena eta garapen emozionala ardatz izanik, urte biko gelan berea dan eredu pedagogiko ezarri dau.
Begoñazpi Ikastolaren eredua dan pentsamenduaren kultura eta garapen emozionala, hezkuntza-ziklo desbardinetara zabaldu da, urte biko umeen geletara be, hots, irakaskuntzako lehen etaparaino be ailegatu da. Hain zuzen be, Begoñazpi Ikastolako txikienak dira 2018-2019 ikasturtean modu suspergarri eta erakargarrian, metodologia barri honetan murgildu diranak.
Pentsamenduan eta ulermenean sakontzeko helburuz, heldu da xake-jokoa Begoñazpi Ikastolako ikasgeletara
Begoñazpi Ikastola, xakea ikasgai izateko ahaleginean ainzindari danez, hezkuntza arloari ekarriko deutsozan onurak aprobetxatuz, Ikastolak jokoaren nondik-norakoak ikasketeri ekin deutso. Ikasleek honen lanketa eta ikasketa, 4 urte dabezala hasiko dabe, modu ludikoan hasi be, eta diziplinaren ikasketa Lehen Hezkuntzako 6. mailan amaituko dabe.
Bernard Aucouturier, pedagogo famatua, Begoñazpi Ikastolan, eta gonbidatuta zagozie
Pedagogo famatua dan Bernard Aucouturier Begoñazpi Ikastolan egongo da bariku honetan, apirilaren 5ean, hitzaldi berezi bat emoteko. Eta Begoñazpi Ikastolako familiak gonbidatua zagozie (izena emon ikastola@begonazpi.net dalakoan). Gogoraru, arratsaldeko 17:15ean.
“Egitearen plazerretik pentsatzearen plazerrera” izena dau hitzaldiak. Gainera, parte hartuko dau Miguel Ángel D. Sevillano irakasleak. (UPV-EHUko irakaslea eta Bilboko Aucouturier Nazioarteko Eskolako zuzendaria).
Nor da Bernard?
Begoñazpi Ikastolan eguerdi osasungarri eta hezigarriagoa
Begoñazpi Ikastolak hezkuntza-proiektua eguerdiko jardunaldira luzatzeko eta ikasleen prestakuntza jantokian zein jolastokian osatzeko prozesua abiarazi dau. Honen bidez, Ikastolak dauan plan pedagokikoari koherentzia emongo deutso.
Ikasgela barruan nahiz kanpoan hezkuntza integrala eskaintzeko xedez, Begoñazpi Ikastolak hezkuntza-apustua osatu eta pedagogi proiektua eguerdiko orduetara, hau da, ikasleek arrastiko jardunari ekin orduko jantoki eta eguerdiko jolas-orduetara, luzatzeko prozesuari ekin deutso.
Euskal Herriko tradizinoak eta ohiturak ikusgai Begoñazpi Ikastolan
Ikasleek tailer praktikoen laguntzaz, Euskal Herriko usadioak, ohiturak eta tradizinoak zuzenean ezagutzeko modua izan dagien, Begoñazpi Ikastolak, Labayru Fundazinoaren lankidetzagaz, euskal kultura zabaltzeko berariazko programa abiarazi dau.
Bibolinetik musika-proiektu integralera: Begoñazpi Ikastola musikaz blai
Ikastolako hezkuntza-ereduak adimen musikala eta instrumentu bategaz praktikatzeak dakarzan onurak sartu ditu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.
“Begoñazpi Ikastolan, 4 urteko umeek bibolina jotzen ikasten dabe”. Beharbada, hauxe da Ikastolako hezkuntza-sisteman dagoan jarduera musikalik deigarrienetakoa. Baina errealitate honen atzean askoz be gehiago dago, ikasleen adimen musikalari ahalik eta probetxurik handiena ataratea helburua dauan musika-proiektu integrala. Izan be, horixe da Ikastolak hezkuntza-proiektuaren barruan txertatu dauen Howard Gardnerren teoriak proposatzen dauzan zortzi adimenetako bat.
Paperetik iPadera: digitalizazinoa, ikasketan ulermen-proiektuen bidezko eragile bereizgarria
Begoñazpi Ikastolak berea dauan Ulermenerako Irakaskuntzan oinarritutako eredu pedagokikoa dau, era berean, ikasketa geletara eroateko sistema esklusibo edo bakarra be landu dau. Testuliburu barik, ikasleek ikasketak aurrera eroan eta bideratu ahala, Ikastolako irakasleek sortutako eta digitalean tabletetan mamitu edota gauzatu diran ulermen-proiektuak landuko dabez. Hortaz, iPada izango da digitalizaturiko, bakarra eta geurea dan materialaren euskarria.
Begoñazpi Ikastolako proiekturik integralena: pertsonak prestatzea
Zita
Azken urteotan, Begoñazpi Ikastolako hezkuntza-proiektuak barrikuntza eta Harvardeko Unibertsitatearen ‘Ulermenerako Irakaskuntza’ metodologia oinarri izan badauz be, ikasleen garapen zein hazkundea ez dauz alde batera itzi..