Hezkuntzan, beste edozein arlotan legez, etenbako hobekuntza egin beharreko lana da. Hobekuntza hau, Begoñazpi Ikastola bezalako ikastetxe baten, zalantza barik, egunero landu eta itsasten diran hezkuntza barrikuntza inguruko hainbat ekintzaren bidez, ikasleei emoten jaken heziketan datza. Baina badago beste hobekuntzarik be, adibidez, familien asetasuna bilatzen dauana, azken baten, eurak be bezeroak dira.
Erronka handi honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak, familien aurrean gardentasunez jokatzeko aukera paregabea ikusi dau, hau da, zer eta zelan egiten dauan erakustea erabaki dau. Beraz, Ikastola “ateak zabaltzea esperientzia aberasgarria” dalakoan dago. Horren guztiaren ondorioz, hauxe da Euskaliten 400 Klubeko XII. Topaketan Bezeroarenganako Harreta gaiaz Begoñazpi Ikastolak aurkeztu eta irabazi dauan Praktika Onen proiektua.