Ikasle batek, azterketa, ikasgai edota bere heziketaren erronkaren aurrean, zer sentitzen dau? Beldurra? Tristura? Baina adibidez, zergaitik ezin dau lilura, harridura edo jakin-mina izan? Bizitzako edozein arlotan bezala, Emozioak eskolan be emoten dira. Horregaitik dabe, ba, hainbeste garrantzi. Ikaslea oso sentibera izango da, emozioak hartuko dau, bere bizitzan eragina izango dabelarik. Beraz, honeek kudeatzen jakiteak eta kasua danean, alderantzikatzeak, biziki lagunduko deutso ikaslearen heziketari. Azken baten, ikasleen etorkizunerako. Azken baten, Ikastolak dauan erronketariko bat, gogoko diran emozioak sustatzea da, desatseginen alde batera itziz.
Egoera honen aurrean, Begoñazpi Ikastolak erronka garrantzitsua hartu dau: