Visible Thinking: euren kabuz pentsatzen dakien ikasleak

VISIBLE THINKING

‘Visible Thinking’; hezkuntza-joera honek ez dau arte izandako hezkuntzagaz zerikusirik izango.

Hezkuntzak ageriko pentsamenduan murgilduz, urrats garrantzitsua emon dau, hau da, ikuspegi honen bidez, ikasleei pentsatzeko trebetasunak emongo jakez. Ikasleek kritikoak eta gogoetatsuak izaten ikasiko dabe, trebe zein adituak izatea lortuz. Begoñazpi Ikastola arrakastaz dabil Harvard Unibertsitateko Project Zero-ko ikerketa-taldean sortutako  Visible Thinking metodoa lantzen.

Hezkuntza mundua, azkenean, hasi da euren kabuz pentsatzen eta ondorioak ataratzen dakien ikasle gogoetatsuak eta kritikoak lortzeko pausoak emoten. Dakigunez, ezaguera tekniko eta teorikoak izateaz gain, ikasleek ikasitakoa birplanteatzen eta kontzeptuen ulermenean sakontzen be ikasiko dabe. Hori guztia, zalantza barik, ezinbesteko zeregina izango da teknologia eta komunikazioa tarteko dauzan lan-munduari aurre egiteko gauza izango diran ikasle trebeak lortzeko, aldi berean, konpromisoz eta arduraz egingo dabelarik.

Hauxe da ‘Visible Thinking’ edo ageriko pentsamenduaren oinarria. Hezkuntza-joera honek ez dau orain arte izandako hezkuntzagaz zerikusirik izango. Beraz, pentsamendu honen bidez,  bizitza osoko “zer” galderatik  “zertarako eta zelan” galderara egingo dogu jauzi. Hau da, ‘Visible Thinking’ metodoak, ikasleen pentsamenduan sakondu eta honeek gehiago eta hobeto pentsatu dagien trebetasunak garatuko dauz. Pentsamendua berez jarriko dau agerian eta ikusgai, ikasleek  ikasketetan  hobetzea lortuko dabelarik.

“Protagonismoa edukietan egoan hezkuntza-eredu batetik eduki horreek trebetasunez erabiltzeari lehentasuna emoten deutson hezkuntza-eredura jauzi egitea lortu dogu. Orain, garrantzitsuena ez da asko jakitea izango, ikasi dozun horregaz zer egiten dakizun baino.

Harvard Unibertsitatea izan da ostera be, eta maila goreneko adituek munduko hezkuntza arloa astinduz osatu daben Project Zero dalakoa, hezkuntza-iraultza honi eutsi deutsona, eta Begoñazpi Ikastolak beste hainbat tresnarekin batera bereganatu egin dau, Ulermenerako Irakaskuntza  eremuan, ikasleen hezkuntzan emaitzarik onenak erdiesteko.

Ameriketako Unibertsitate honetako irakasle eta hezkuntzan adituak diran Ron Ritchhartek, Mark Churchek eta Karin Morrisonek, David Perkins buru dabela, gaur egungo ikasleen hiru beharrizan espezifiko hartu dabez abiapuntu: pentsatzeko trebetasunak izatea,  pentsatzen ikasi dagien; azaleko azalpenetan geratu barik, edukien gaineko ulermen sakonagoa izatea; eta horretaz gain,  sormena garatzea.

“Protagonismoa edukietan egoan hezkuntza-eredu batetik eduki horreek trebetasunez erabiltzeari lehentasuna emoten deutson hezkuntza-eredura jauzi egitea lortu dogu. Orain, garrantzitsuena ez da asko jakitea izango, ikasi dozun horregaz zer egiten dakizun baino. Hau da, hezkuntzak trebeak izaten irakasten dau. Zelan? Horixe da ‘Visible Thinking’ laburbildu dau Sergio Fernandezek, Begoñazpi Ikastolak arrakastaz bereganatu dauan proiektuaren arduradunak.

Abiapuntu hori izanik, ikasleek pentsamendu-trebetasunak garatzea da helburua, erabakiak hartzen eta ideiak argudiatzen ikasi dagien. Pentsatzen jakin dagien. Baina zein dira pentsatzeko trebetasun horreek?

  • Ikuspuntu desbardinak kontuan hartzea. “Egoera baten aurrean, iritzi bakarra izan beharrean, beste aukera batzuk balioesten jakitea”, adierazi dau Fernandezek.
  • Ebidentziaz arrazoitzea. Hau da, lortutako probetatik abiatuta arrazoitzea.
  • Loturak ezartzea. Ezaguerak lotzen jakitea. Honek egoera batzuetan, pentsamendua mekanikoki sortu eta jazoko danaren jakitun izaten lagunduko dau. Begoñazpi Ikastolako arduradunak hauxe adierazi deusku: “Zerealak erosterakoan, helduak, aukeratu baino lehen, zaporea, prezioa eta kalitatea lotuko dauz. Umeak, ordea, hori guztia ikasi egin behar dau”.
  • Konplexutasuna ezagutzea. Harantzago jo eta bere buruari barriro galdetuko deutso: zergaitik? Ez da azalean geratuko, sakondu egin beharko da.
  • Oinarrizkoa antzematea eta ondorioak ataratzea.
  • Azalpenak eraikitzea (benetan zer jazotzen dan azaltzea).
  • – Dagoana objektibotasunez deskribatzea.
  • Bere buruari galdetzea. Jakin-mina, gehiago jakin nahi izatea.
El 'Visible Thinking' proporciona unas herramientas que permitirán hacer visible el pensamiento: las rutinas de pensamiento y las destrezas de pensamiento. Begoñazpi Ikastola ha añadido, además, el mapa mental.

‘Visible Thinking’ metodoak pentsamendua ikusgai eta agerian jartzen lagutzen daben tresna batzuk emoten dauz: pentsamenduaren errutinak eta pentsamenduaren trebetasunak. Begoñazpi Ikastolak adimen-mapa gaineratu deutse.

 ‘Visible Thinking’ metodoaren tresnak

Trebetasun honeek abian jartzeko, Project Zero proiektuak pentsamendua ikusgai eta agerian jartzen laguntzen daben tresna batzuk emoten dauz: pentsamenduaren errutinak eta pentsamenduaren trebetasunak. Begoñazpi Ikastolak, errutina eta trebetasunei, adimen-mapa gaineratu deutse. Tresna honek, beste bien antzera, ikasleek pentsatzen dabena agerian jartzeaz gain, sormena garatzen be lagunduko dau.

PENTSAMENDUAREN ERRUTINAK

Ikasleen pentsamendua sustatzeko diseinaturiko ereduak dira, gai bati buruz zer dakien, zer jakin gura daben eta zer ikasi daben galdetuz. Hori guztia -askotan postit (Post-it®) txikien bidez-landuko da ikasgelan, ikusgai eta agerian jarriz, ikasleei gogoeta egiten lagunduz.

Halan da be, pentsamenduaren errutinak, proiektu edo topikoaren eta honeen funtzioaren arabera, aldatu egingo dira. Adibidez, proiektu bat “ikusten dot-pentsatzen dot-neure buruari galdetzen deutsot” bezalako galdera-joko batez hasi daiteke; ideiak sakondu daitekez “baieztatu-finkatu-zalantzan jarri” galderak eginez; eta ikasitakoa “lehen…uste neban-orain… uste dot” alderaketa eginez laburtuko da.

“Gure esperientzia oso ona da; ikasleak itzelezko ahalmena eta gaitasuna dabela ohartzen dira. Ikasten dabena ulertzen dabe.

PENTSAMENDUAREN TREBETASUNAK

Pentsamenduaren antolatzaile grafikoak dira. Honeek, entsamenduaren errutinen moduan, ikasleari hainbat gai eta kontzepturi buruzko zalantzak sortuko deutsozan galderetatik atarako dira, baina harantzago jo eta ikasketa-prozesuaz pentsatzera eroango dabe, metakognizioaren eskaileraren bidez: Zer ikasi dot? Zelan ikasi dot? Zer izan da niretzat errazena? Eta gatxena? Zertarako balio izan deust? Zelan hobetu ahal dot edo zelan egingo dot hurrengo baten? Horreexek dira pentsamenduaren trebetasunak indartuko dabezan galderak.

 ADIMEN-MAPA

Era grafiko batean azalduta, adimen-mapak pentsamendua ikusgai bihurtzeko aukera be emoten dau, irudi, sinbolo eta hitzen bitartez kontzeptuak bisualki sintetizatzeko. Aldi berean, metodo honek logika eta sormena garatzen laguntzen dau.

Eta zein emaitza dogu?

Begoñazpi Ikastolako irakasle batek hauxe adierazi deusku: “Gure esperientzia oso ona da; ikasleak itzelezko ahalmena eta gaitasuna dabela ohartzen dira. Ikasten dabena ulertzen dabe. ikasketa askoz  hobea izaten da” Hona hemen adibide bat. Fernandezek hurrengo hau azaldu deusku: “Arte-lan bat aztertu ondoren, sei urteko neskato batek bere buruari egileak margotzean zer sentitu eban galdetuko deutso; beraz, informazio bila hasiko da. Harantzago joango gara”.  ‘Visible Thinking’ ageriko pentsamendua huts-hutsean.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Erantzun bat “Visible Thinking: euren kabuz pentsatzen dakien ikasleak” bidalketan

  1. Pingback: PBLxarearen I Jardunaldia | Haur Hezkuntza-Educación infantil

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*