Kirola Begoñazpi Ikastolan, Gorputz Hezkuntza baino askoz gehiago

Juvenal latindar poetaren K.o. 100. urte inguruko aipua dan Mens sana in corpore sano aipatzean, kirola egitea gure gazteen garapenean oinarrizko eta ezinbesteko jarduna dala adierazten dogu. Hezkuntzak, hobeto esanda, hezkuntza-sistemak, horregaitik sartu dau gimnastika edo gorputz hezkuntza garapen horretan. Baina eguneroko jardunean daben bizimodu sedentarioari aurre egiteko gure neska-mutilek dabezan ariketa fisikoa egiteko eskola-orduak ez dira nahikoa.

Egoera honetaz jabetuta, Begoñazpi Ikastolak kirola ikasleen hezkuntza integralerako tresna izatearen aldeko apustu egin dau. Izan be, kirola ez da gorputz hezkuntza bakarrik, askoz gehiago da. Gizarte-hezkuntza zein norberaren hezkuntza zabaltzen eta indartzen laguntzeaz gain, etorkizunari aurre egiteko funtsezkoak diran baloreak be emongo deutsez ikasleei.

Hasteko, datu bat baino ez. Orain dala lau urte, Begoñazpi Ikastolak Eskolaz Kanpoko kirol programa zabala abiarazi eban, eta handik hona, kirola egiten daben ikasleen kopurua biderkatu egin da. Orain, Lehen Hezkuntzako ikasleen erdiak, 300 inguruk, eskola-ordutegitik kanpo, hots, eskolak amaitu ostean, arratsaldeetan, antolatzen diran kirol-jardueretan izena emon dau. Beste asko, Begoñazpiri atxikitako klubetan eta kanpoko taldeetan lehiatzen da. Bigarren Hezkuntzako ikasleakaz be antzeko zeozer gertatzen da. Aimar Cid Begoñazpi Ikastolako Eskolaz Kanpoko kirol programaren arduradunak ziurtatu dauanez, sedentarismoa nabarmen murriztu da.

Ahalegina handia eta azpimarratzekoa izan da. Urteak joan eta urteak etorri, hasierako futbolaz eta saskibaloiaz gain, borroka-arteak, multijolasa (heziki), dantza modernoa, patinajea eta xakea be eskaini eta lantzen dira, neska-muilei aukera zabalagoa eta kirolaren jolas-osagaia emonez.

Kirola osasuna da, higiene pertsonala, talde-lana, arauak errespetatzea, adiskidetasuna. Kirola koordinazioa, taldekideen arteko alkarreragina da, azken baten, irabazten eta galtzen jakitea da. Ariketa fisikoa, etengabeko lana eta sakrifizioa da. Horrez gain, jolasa be bada.

Zer emoten deutso kirolak hezkuntzari?

Kirola osasuna da, higiene pertsonala, talde-lana, arauak errespetatzea, adiskidetasuna. Kirola koordinazioa, taldekideen arteko alkarreragina da, azken baten, irabazten eta galtzen jakitea da. Ariketa fisikoa, etengabeko lana eta sakrifizioa da. Horrez gain, jolasa be bada.

Horreexek dira kirolaren baloreak, ikasleei eta familiei ekartzen deutsezan neke guztiak gorabehera, kirolaren aldeko apustua egiteko arrazoi ezin egokiagoa. “Kirolaren balore globalak ez dira parkean jorratzen, ezta lagunarteko jolasetan be. Kirolak, ondo antolatuta, norberak dauan onena ateratzen dau”, ziurtatu du Cidek. Gaur egun runninga edo beste kirol batzuk egiteari ekiten deutson heldu askok ez dau -edo galdua dau- gaztetatik praktikatzeak emoten dauan teknika, erritmoa eta behar besteko koordinazioa.

“Gaur egun runninga edo beste kirol batzuk egiteari ekiten deutson heldu askok ez dau -edo galdua dau- gaztetatik praktikatzeak emoten dauan teknika, erritmoa eta behar besteko koordinazioa”

Gainera Begoñazpi Ikastolan kirola ezinbesteko gaia da ikasturte osoan antolatzen diran hiru norgehiagoka garrantzitsutan: urtarrilean Euskera SaskiBaloia,  maiatzean Kirol Astea eta xake txapelketa. Kirol-lehiaketak animoa eta gogoa sustatzen dau gazteengan, kirol zaletasuna indartuz.

Kirola egiteko aukerak

Gehienek saskibaloia eta futbola aukeratu arren, Begoñazpi Ikastolan kirola ez da aukera bi horreetara mugatzen. Gogoan izan xakea be kirola dala. Ikasturte honetan, esaterako, 166 neska-mutilek emon dabe izena xakean, ikaskideen begiradapean lehiatzen diralarik. Xakeak, jokalariak ez ezik, beste hainbat ikasle be liluratu egin dauz.

Jolastu, lehiatu, fisikoki garatu eta ondo pasatzeko multijolas edo heziki deritxonagaz be bardin gertatzen da. Honeek, azken baten, kalean egiten ziran betiko jolasak baino ez dira.

Ikasleen jakin-mina eta familien gogobetetzea eragin daben kirol-aukera honeei, dantza modernoa eta patinajea gaineratu jakie. Gurasoek euren ordutegiak seme-alaben ordutegietara egokitzeaz gain, kirol-programaren diseinuan be parte hartu dabe, seme-alaben garapen integralaren alde apustu egiten daben seinale.

@Begonazpikirola

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*