‘Gazte Role Model Saria’ Bilboko Begoñazpi Ikastolak urtero lana eta solidaritatea aintzat hartzen dituen sariak dira. Zazpigarren edizio honetan, sarituak Mercedes de Miguel moda diseinatzailea eta Txomin Bereciartua, apaiza, Novia Salcedo Fundazioaren sortzailea ea ohorezko presidentea izango dira. Bilboko Ikastola honetako sariok estatu eta euskal hezkuntza eremuan eredu dira, batez ere, gure artean hobetzeko grina eta solidaritatea bezalako baloreak geletara eraman eta erakusteagatik.
Sari-banaketa ekitaldia, datorren astelehenean, azaroak 17, Begoñazpi Ikastolako aretoan arratsaldeko 19:00etan izango da (Jesús Galindez 15, Txurdinaga-Bilbo). Bertan, beste instituzio batzuetako arduradunen artean, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Angel Mari Unzueta Bikario Nagusia izango dira. Lanari dagokion saria Mercedes de Miguelek jasoko du; Solidaritateari dagokiona,Txomin Bereciartuak.
“Gazte Role Model Saria” sarietako epaimahaia Euskadiko gizarte eta lan-munduko zazpi adituk osatzen dute. Hauxe da aintzat hartu dutena: alde batetik, diseinatzailearen lan-ibilbidea, hasiera baten moda munduan autodidakta izan bazen ere, egun, bi erropa marka saltzen ditu, Euskadiko ehungintzan eredu bilakatuz. Beste aldetik, Txomin Bereciartua apaizaren lan solidarioa nabarmendu du, Novia Salcedo Fundazioren bidez, gazteen prestakuntzan zein hauek lan munduan sartzeko egindako lanagatik ez ezik, Euskadiko scout mugimenduaren bultzatzailea ere izateagatik.
Horregatik guztiagatik, zazpigarren edizio honetako epaimahaiak aintzat hartu ditu bi sarituen lan eta solidaritate ibilbidea. Ikastolako zuzendaria den Nerea Begoñak dioenez, sarituok berrikuntzan, giza harremanetan eta solidaritatean gazteen eredu izango dira.
2014ko Gazte Role Model Sarien epaimahaia, Innobasqueko presidentea den Alberto Garcia Erauzkinek, Spriko Berrikuntzako zuzendaria den Aitor Cobanerak, CEBEKeko presidentea den Iñaki Garcinuñok, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapenerako Zerbitzu burua den Izaskun Artetxek, Bizkaiko Elizbarrutiko Idazkari Nagusia den Gaspar Martinezek, Elizbarrutiko Ikastetxeen zuzendaria den Miren Abasolok eta Begoñazpi Ikastolako zuzendaria den Nerea Begoñak osotu dute.
Epaimahaikideen esanetan, 2014ko Gazte Role Model Saria, sarituok, lan munduan, garapenean eta besteen zerbitzura eginiko lanagatik, gazteentzat eredu argiak dira. Horixe da, hain zuzen ere, 2008tik hona, 1.600 ikasletik gora duen Bilboko Elizbarrutiko Ikastola honen azken xedea.
Ikasleentzako testigantza
Sarituok, euren bitzitzen testigantza adieraziko diete ikasleei. Lehen hiruhilekoan, batxilergoko ikasleekin izango dituzten jardunetan ekintzailetza, berrikuntza edota ahalegina bezalako baloreez gain, lan munduan sartzeko gauzatu behar izan duten prestakuntzaz ere hitz egingo diete.
Sarituok, utzi berri gaituen Nestor Basterretxea bizkaitar euskal eskultoreak Gazte Model Sarietarako beren- beregi egindako arte lana jasoko dute. Eskulturak, hezkuntza, fantasia eta mugimendua irudikatzen du.
VII. edizioko “Gazte Role Model Saria”ospakizun honekin, Begoñazpi Ikastolak estatu mailan ikastetxe batek duen eta ikasleentzat eredu den ikur bakar eta aitzindariaren indarra eta eragina nabarmendu nahi du. Nerea Begoñak, Ikastolako zuzendariak, azpimarratu duenez, eguneroko bizitzan ereduak bilatu behar ditugu gure ikasleei erabakiak hartzeko orduan lagungarri izan dakizkien, beti ere, gizarte eraldaketan, pertsonaren garapenean eta berrikuntzaren bidean jarriz. “”Ikastetxeok etorkizuneko gazteen heziketan erantzukizun handia dugu”gaineraturatu du. Hori dela eta, lan eta pertsona bakoitzaren garapen eta ibilbidean benetako ereduak erakutsi behar zaizkielakoan dago zuzendaria.
Aurreko sei edizioetan “Gazte Role Model Sariak” berritzaile, ekintzaile eta solidarioak diren lagunak hartu ditu aintzat: Itziar Unzueta, Xabier Goicuria, Juan Mª Otaegui, Mateo Aguirre, Jacinto Bátiz, Miguel Zugaza, Juan Luis Arregui, Luis de Lezama, Eduardo Anitua, Carmen Amurrio, Jóse Antonio Garrido eta Marije Calvo.