‘Musicals’, Haur Hezkuntzan ingelesa irakatsi eta indartzeko era barritzailea dogu

¿Cómo hacer frente a los primeros conocimientos de inglés?

Ikastetxeetan eztabaida sortu izan eta sortzen jarraitzen dauan gaia da ingeles ikasgaiaren indartze-neurrien kontua

Ikastetxeetan eztabaida sortu izan eta sortzen jarraitzen dauan gaia da ingeles ikasgaiaren indartze-neurrien kontua. Batez be, Haur Hezkuntzan izaten da hausnarketa hau, ikasleek hizkuntza honen lehen jakintzak ikasten hasten diranean. Begoñazpi Ikastolan orain dala urte batzuk hasi ginan gai honen inguruan hitz eta lan egiten, hain zuzen be, Haur Hezkuntzako ikasleen ikaskuntzan indartzea bideratuz. Hau dala eta,ikasleei erarik naturalean irakatsiko deutsegu hizkuntza txikitatik, goiko mailetara heltzean oinarrizkoak diran hizkuntza baliabideak baino gehiago jakin dagien. Azken baten, hizkuntza gaitasunak edota emaitzak hobetzea dogu helburu.

Zalantzarik gabe izan genduan galderarik eta konplexuena hauxe izan zan: Urte bi eta bost bitarteko ikasleen ingeles maila zelan hobetu. Hau dala eta, 2012/2013 ikasturtean Ikastolak proiektu barri bati ekin eutson. Egun, ikasleek hizkuntzaren ulermen, ikasteko motibazio, hitz egiteko ziurtasun eta hitz jariotasunean hobera egin dabela baieztatu daikegu.

Erantzuna sinplea bezain aberasgarria da. Urte biko geletan, astero ordu beteko ingeles saioa ezarri zan. Hiru eta lau urteko geletan, astean ordu bat barik, ordu bi emoten hasi zan. Baina hona hemen aldaketarik barritzaileena: Bost urteko geletan,  Ingeles eta Musika ikasgaiak uztartuz, “Musicals” proiektua sortu zan.

'WE WILL ROCK YOU' (QUEEN) El Musical 5 years old

‘WE WILL ROCK YOU’ (QUEEN) El Musical 5 years old

Zertan datza “Musicals” proiektua?

Musika eta ingleses gaiak batuz sorturiko “Musicals” proiektua astean lau ordutan jorratuko da, hau da, ikasgai biei jagoken orduetan.

Musika eta ingeles irakasleek, Howard Gardnerren adimen anizkoitzetan oinarritutako proiektu komun baten lan egiten dabe

Musika eta ingeles irakasleek, Howard Gardnerren adimen anizkoitzetan oinarritutako proiektu komun baten lan egiten dabe. Beraz, Begoñazpi Ikastolak hezkuntza barrikuntzaren aldeko apostuan, zeharka landuko dauz. “Musicals” proiektuak, ingelesa eta musika sakontzea dau helburu baina lan bateratu honen bidez, ikasleek hori baino gehiago lortuko dabe.

Lana erronka baten oinarritzen da: Musikala landu eta antzezteko hiru edo seihileko proiektua. Umeek, musikalaren nondik-norakoak ikertu eta ikasi, abestu eta dantza egin ondoren, Ikastola zein familien aurrean antzeztuko dabe.

Honek guztiak prestatze lana eskatzen dau eta apurka-apurka barneratuko dira ingeles eta musikako jakintzak. Bost urteko, 110 ikasleek, abestiak, esaerak, dantzak, dekoratuak, mozorroak…landuko dabez.

Ikasleek ingelesez ulertu eta berba egiten dabe, gustura gainera”

Zein adimen jorratzen dau ‘Músicals’ proiektuak?

Adimen musikala: Ikasleek musikala antzezteko beharrrezkoak diran jakintza musikalak ikasten dabez.

Adimen linguistikoa: lan guztia ingelesez egiten da.

Adimen naturalista: Ikasleek, bai dekoratuak bai mozorroak gai birziklatuez egiten dabez.

Zinestesiko-Gorputz-Adimena:Ikasleek dantzak eta koreografiak ikasten dabez.

Pertsona arteko Adimena: Ikasleak ikaskide zein taldeagaz zein ingurunean harreman zuzena izaten dabe.

Pertsona barruko Adimena: Ikasleek emozioak kudeatzen ikasten dabe (beldurra, urduritasuna eta agertokira urten behar daneko egonezina…)

Adimen logika matematikoa: Nahiz eta ez dan hainbeste lantzen, badago zer egin: Musikako erritmoak jarraitu eta neurtu,taldearen alkarreragina kalkulatu…

Begoñazi Ikastolako haurrek bigarren bideo bat aurkeztu dute Gaztea Dantzan lehiaketara.

Begoñazi Ikastolako haurrek bigarren bideo bat aurkeztu dute Gaztea Dantzan lehiaketara. “You Are The One That I Want” abestiaren koreografia da hau.

Emaitzak

Haur Hezkuntzako koordinatzailea dan Jon Cresporen esanetan, ingelesez hitz egiteko jariotasuna eta ziurtasuna hobetzeaz gain, motibazioa da nabarmentzen dan emaitzarik ikusgarri eta adierazgarriena. Neurri baten “Musikals” proiektuak ingelesa ikasteari zentzua emoten deutso. Ikasleek, erronka handi baten aurrean gogoz jarduten dabe. Baina, zein da erronkaren aurrean daben abantaila? Ba, naturaltasun osoz parte hartzen eta antzezten dabela. Egunez egun, proiektua aurrera atarateko ikasleak hizkuntza, lan-tresna moduan, barneratzen joan dira,  ingeleseko ohiko ikasteko erak alde batera itziz. “Ikasleek ingelesez ulertu eta berba egiten dabe, gustura gainera” adierazi deusku Crespok.

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*