Euskal Herriko tradizinoak eta ohiturak ikusgai Begoñazpi Ikastolan

montaje eleketan con play

Ikasleek tailer praktikoen laguntzaz, Euskal Herriko usadioak, ohiturak eta tradizinoak zuzenean ezagutzeko modua izan dagien, Begoñazpi Ikastolak, Labayru Fundazinoaren lankidetzagaz, euskal kultura zabaltzeko berariazko programa abiarazi dau.

Euskera eta euskal kultura Begoñazpi Ikastolaren izaerari atxikita dagoz. Bilboko ikastola honek, 50 urte betetzeko zorian dagoala, inguruan dauan euskal kulturaren eta nortasunaren ildotik, hainbat belaunaldi hezi dauz euskeraz, hain zuzen be, bizkaieraz. Halanda be, sarritan inguratzen gaituan errealitateak Euskal Herriko leku askotan bizi-bizirik irauten daben zenbait tradizino desagertarazten dauz, besteak beste, herri askotan indarrean dagozan eta gaur egungo belaunaldientzat ezezagunak diran gure herriari lotutako antzinako ohiturak.

Hori dala eta, egunez egun euskeraren eta euskal kulturaren alde beharrean dabilen Labayru Fundazinoagaz lankidetzan, Begoñazpi Ikastolak Euskal Herriko tradizinoak eta kultura bultzatzeko asmo handiko programa aitzindaria abiarazo dau. Hiru eta hamalau urte bitarteko ikasle guztiei zuzendutako (Haur Hezkuntza 1. mailatik DBH 2. mailaraino) Eleketan deritxon programa honek guztira 33 tailer eskaini deuskuz. Ikasleek asabengandik jaso dogun euskal kulturaren oinordekotza aberatseko tradizino, usadio eta ohituren ibilbide osoa egin ahal izango dabe. Beste batzuen artean, Euskal Herriko aratuste, solo eta ortuetako zeregin, bertsolaritza, artisau-produktuen elaborazinoa, musika eta musika-tresnak edota euskalkien erabilera.

Holan, hiruhilekoan behin eta eskola-ordutegian txertatutako ordu eta erdiko saio bikotxean, Labayruko adituen eskutik eta Begoñazpi Ikastolako irakasleak lagun, ikasleek Euskal Herriko ibilbidea egingo dabe. Maila bakoitzak adinari egokitutako gaiak landuko dauz. Adibidez, ikasturte honetan, hiru urteko neska-mutilak nekazaritzaren eta ortuen munduan, umeen joko tradizionaletan eta taloen prestakuntzan trebatu dira.

FOTO MONTAJE

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek betiko ipuinen inguruko ahozko tradizinoaren, Euskal Herriko aratusteen edo Bizkaiko lekurik interesgarrien barri jaso dabe, adibidez, dantzena, jantziena, tradizinoena…Gainera, tailer batzuek, adibidez Bizkaiari buruzkoak, eskola-curriculumean landu beharreko hiruhileko hezkuntza-proiektua hobetzen lagunduko deuskue.

Izan be, Eleketan programak, Ikastolak dauan hezkuntza kontzeptu berberari ekingo deutso. Tailer honeetan, ulermena eta pentsamenduaren kultura ondo errotuta egongo dira. Beraz, tradizino eta ohituren barri izanik, ikaslea bera izango da ikasketa horretan protagonista. Asko izango dira tailerretan egingo diran jarduerak, hala nola, herri-kirolak, orea egin ondoren laban sartu eta ogia egitea, aratusteetako jantziak eta soinekoak prestatu eta taiutzea, eskulanak, bideoak, argazkiak, tresnak, jantzigintza, artelanak…

Azken baten, eguneroko bizimoduan bizirik iraungo dauan ikasleen eta ohituren arteko lotura emozionala sortuko da. Eleketan programaz arduratzen dan Begoñazpi Ikastolako irakaslea dan Ibon Ontoriak hauxe adierazi deusku: “Ikasleek partaide dirala ulertzen badabe, jardueragaz jarraitu gura izango dabe baita jakin-mina agertuko be; nortasuna eta izaera erdietsiz, ohiturak jagon eta honeei eutsiko deutse”. Horrek guztiak, “euskeraren erabilera” areagotuko daualarik.

Euskal kulturaren ibilbidea osoa geureganatuz, aurten bigarren urtez burutu dan programa honek etorkizuna izango daualakoan gagoz. Ondorioz, ikaslerik gazteenak DBHko 2. mailara heltzean,  hainbat tradizino barneratuz, euskal kulturan murgilduta egongo dira. Gainera, programaren egiturak, neska-mutilak edozein herritako plazan, baserri barruan, mendian…egongo balira moduan landuko dau hori guztia. Ikastola leinu gerren “agertoki”, gaztandegi, artisau-tailer edo okindegi bihurtuko da. Gainera, ikasleek, dinamika horreetan murgilduta, eurena dan zeozertzat hartuko dabe.

Horixe da, hain zuzen be, programa honen helburuetako bat, ikasleak kulturaren aldeko apustu horretaz jabetzea. Hauxe esan deusku Ontoriak: “beharbada iaz ikasleak ez ziran jabetzen zer lortu gura genduan, hau da, zein zan helburua; egun, ordea, badakie Eleketan programa dabena, euskal kulturan eta tradizinoetan murgilduko dirana, horregaitik pozarren joaten dira tailerrotara”.

Esan barik doa, Begoñazpi Ikastolak euskal kulturaren aldeko apustua egin dauana. Eta ez modu kontzeptualean bakarrik. Hezkuntzak, gure ohituren transmisinoan berebiziko garrantzia dau eta.   

Elkarbanatu post hau / Comparte este post / Share this post
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInBuffer this pageDigg thisShare on RedditShare on TumblrEmail this to someonePrint this page

Erantzun bat “Euskal Herriko tradizinoak eta ohiturak ikusgai Begoñazpi Ikastolan” bidalketan

  1. Pingback: Eleketan programa, euskal kultura zabaltzeko tailerrak | Labayru Fundazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>